Dorothy Counts

ekintzaile afroamerikarra

Dorothy Counts edo Dorothy Counts-Scoggins (1942an jaioa) Harry Harding institutuan onartutako lehenetariko afroamerikarra izan zen. Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduan, bere gogoaren aurka, sinbolikoki mugarri bat bihurtu zen egoera bizi izan zuen neska honek.

Dorothy Counts

Bizitza
JaiotzaCharlotte1942ko martxoaren 25a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaJohnson C. Smith University (en) Itzuli
Harding University High School (en) Itzuli
(1957ko irailaren 4a - 1957ko irailaren 8a)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakikaslea

Historia aldatu

Garai hartan Estatu Batuetako gutxiengo beltza baztertuta zegoen. Hegoaldeko estatuetan segregazioa indarrean zegoen, eta zurien eta beltzen bizi-mailen arteko aldeak izugarrizkoak ziren.

Biztanleria beltza bere egoeraz pixkanaka ohartzen hasi zen, eta hala, 1950eko hamarkadan, berdintasun zibila lortzeko borroka-mugimenduak sortu ziren. Mugimendu horietako buruzagi nagusienetako bat Martin Luther King izan zen.

1950eko hamarkada bukatzen ari zela, Estatu Batuetako gobernuak eskubide zibilen berdintasuna bermatzen hasi ziren, testuinguru honen barruan kokatu behar dugu Dorothy Countsi gertatu zitzaiona.

1957ko irailean, Charlotteko, Ipar Carolinako estatuan Harry Harding institutura zihoan[1] lehen ikasle beltza izan zen. Izatez, beste mutil beltz batzuk joango ziren baina institutuko arduradunek besteei hobe etor ez zitezela gomendatu zien. Izan ere, oso giro nahasia zegoen. Dorothy, aldiz, ez zuten topatu eta ondorioz ezer esan ez ziotenez, institutura abiatu zen.

Arrazagatiko segregazioa indargabetu berri zuten, eta Dorothyk arrazista zurien irainak eta harrikadak pairatu behar izan zituen. "Zoaz zure jatorriko herrira!" oihu egin zioten. Lau egun geroago irainak entzuteaz gogaituta eta bere ziurtasunaz arduratuta, bere gurasoek etxera itzularazi zuten eskolatik ateraz.

Ikusgarriak dira egun haietan Stan Waymanek, Douglas Martinek-eta egindako eta argitaratutako argazkiak[2][3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Pitkin, Ryan. «Dorothy Counts-Scoggins Reflects on Her Historic Walk to School 60 Years Ago» Creative Loafing Charlotte (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).
  2. «1957 Douglas Martin WY | World Press Photo» www.worldpressphoto.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  3. (Ingelesez) «Dorothy Counts endures hostile taunts in auditorium of Harry Harding H.S during integration» International Center of Photography 2016-02-24 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).