Dorothea Tanning

margolari estatubatuarra

Dorothea Tanning (Galesburg, Illinois, 1910eko abuztuaren 25aNew York, 2012ko urtarrilaren 31) margolari, ilustratzaile, eskultore eta idazle estatubatuarra izan zen.[1] Dekoratuak eta jantziak, balet eta antzerkirako ere diseinatu zituen.

Dorothea Tanning

Bizitza
JaiotzaGalesburg (Illinois)1910eko abuztuaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaestatubatuar zuria
HeriotzaManhattan eta New York2012ko urtarrilaren 31 (101 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Max Ernst  (1946 -  1976)
Hezkuntza
HeziketaKnox College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, idazlea, grabatzailea, eleberrigilea, poeta, autobiografialaria, litografoa, ilustratzailea, diseinatzailea, eszenografoa, bitxi diseinatzailea eta artista
Lantokia(k)New York
Paris eta Londres
Mugimenduasurrealismoa
Genero artistikoaArte figuratiboa
surrealismoa

dorotheatanning.org
Musicbrainz: f6e89d52-6a61-4e7e-ba80-1a48b9681515 Discogs: 2413125 Find a Grave: 84351673 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Galesburgen (Illinois) jaio zen 1910ean, eta New Yorkera joan zen. Han hasi zen publizitate-diseinatzaile lanetan. Han, surrealismoa eta dadaismoa aurkitu zituen, harengan eragin handia izan zuten mugimendu artistikoak.[2] 1942an Max Ernst margolari alemaniarra ezagutu zuen. 1946an ezkondu zen, ezkontza bikoitz batean, Man Ray argazkilaria eta Juliette Brownerrekin batera. Ernstek surrealisten taldean sartu zuen. Haren lanik ezagunenak, Pequeña serenata nocturna (sinbolismoz betetako pintura iluna, ironikoki Mozarten serenata alaia bezala deitua), 40ko eta 1950eko hamarkadetan taldearekin izan zituen loturak erakutsi zituen, nahiz eta geroago haren arte-estiloa inpresionista bihurtu zen. 70eko hamarkadan, hainbat eskultura bigun egin zituen josteko makinekin.[3] Horietako eskultura batzuekin Hôtel du Pavot Chanbre 202 (1970-73) instalazioa sortu zuen.[4]

Idazle gisa ere aritu zen bere bizitzaren amaieran. 1986an bere lehen autobiografia argitaratu zuen, Birthday izenarekin, eta 2001ean Between Lives: An Artisty and Her World.Laurogeita hamar urtetik gora zituela bere lehen poema-liburua, A Table of Contents, eta Chasm: A Weekend eleberria argitaratu zituen. 2012an, hil zen urtean, Coming to That poemen bigarren liburua argitaratu zen.[4]

Sedonan, New Yorken eta Parisen bizi izan zen eta lan egin zuen, hogeita zortzi urtez. 2012ko urtarrilaren 31n hil zen, Manhattango etxean, 101 urte zituela.[1]

2018ko urriaren 3an inauguratu zen Madrilgo Reina Sofía Arte Zentro Nazionalean Tras la puerta, invisible, otra puerta erakusketa. Erakusketak, bere ibilbide artistikoan egindako lanen lehen erakusketa, artistaren bizitza- eta arte-ibilbidea erakusten digu.[5]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Chadwick, Whitney (1991). Women artists and the surrealist movement. Thames & Hudson Ltd. ISBN 978-0-500-27622-8. 
  • Tanning, Dorothea (2004). Chasm. Little, Brown Book Group. ISBN 978-1-84408-131-8. 
  • Ann Coxon, Alyce Mahon, Idoia Murga Castro, Dorothea Tanning (2018). Dorothea Tanning. Atearen atzean, ikusezina, beste ate bat. Alyce Mahon eta MNCARSeko Argitalpen Jardueren Saila. ISBN: ά8026-574-4

Kanpo estekak aldatu