Doolittle erasoa edota Doolittle sarraldia, baita Tokioko sarraldia, ingelesez: Doolittle Raid eta Tokyo Raid, 1942ko apirilaren 18an, Pazifikoko Gerran, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadak Japoniako Tokio hiriburuan eta Honshu uharteko beste zenbait lekutan burututako erasoaldia izan zen. Japonian estatubatuar hegazkinek burututako lehenbiziko erasoaldia izan zen. Ekintza hau burutzeko arduradun gisa James H. Doolittle teniente kolonela hautatua izan zen, hortik erasoaren izendapena.

B-25 hegazkin bat USS Hornet hegazkinontzitik aireratzen, Doolittle erasoaren hasieran.

Egitasmo honen helburua, 1941eko abenduaren 7an Japoniako Aire Armada Inperialak burututako Pearl Harborreko erasoari erantzuna ematea izan zen, nahiz eta txikia izan, japoniarrei beren etxean jada seguru ez zaudela sentiarazteko asmoz. Horretarako, USS Hornet hegazkinontzia Japoniara ahal bezain gehien hurbildu eta beratik B-25 hegazkin bonbajaurtitzaile multzo bat aireratu zen. Hauetako bakoitzak berekin batera 250 kilogramo bana zituzten botere handiko 4 jaurtigai zituen.

Japoniako kostaldera ailegatzean, Doolittlek hegazkin multzoa talde ezberdinetan banatu zituen: hamar hegazkin Tokiora abiatu ziren. hiru Kanagawa, bi Yokohamara, eta hegazkin bana Nagoya, Osaka eta Yokosukara. Japoniarrak guztiz ezustean harrapatu zituzten.

Kanpo estekak aldatu