Dongting (txineraz: 洞庭湖; pinyinez: Dòngtíng Hú) Txinako Hunan probintziaren ipar-ekialdean dagoen aintzira bat da. Bere azalera Yangtze ibaiaren uholdeen menpe dago: gutxienez 2.820 km² izatetik, 20.000 km² izatera hel daiteke. Hubei eta Hunan probintziak aintziratik hartzen dituzte bere izenak: Hubei "aintziraren iparraldea" eta Hunan "aintziraren hegoaldea" esan nahi dute.

Dongting
洞庭湖 (zh)
Datu orokorrak
Garaiera33 m
Motaaintzira
Luzera100 km
Zabalera40 km
Azalera4.350 km²
Sakonera31 m
Bolumena18 km³
Geografia
Map
Koordenatuak29°19′00″N 112°57′00″E / 29.316666666667°N 112.95°E / 29.316666666667; 112.95
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaHunan
Hidrografia
Betebidea
HustubideaYangtze
Arroaren azalera259.430 km²
Arro hidrografikoaYangtze River basin (en) Itzuli

Dongting aintzira famatua da Txinako kulturan: Dragoi ontzien estropadak hantxe hasi zirelako. Dongtingo Junshan uhartea ere oso leku ospetsua da Txinan.

Han dinastiaren garaietan, Dongting Txinako aintzira handiena zen. Bere azalera zela eta, Zortziehuneko li Dongting (八百里洞庭) ezizena zuen. Gaur egun, herrialdeko bigarren handiena da (Poyang (鄱陽湖) nagusia izanik) bere azaleraren zati handi bat idortu egin delako.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.