Donbass[1] (ukraineraz: Донецький басейн, laburtua Донбас, translit. Donetskyi basein edo Donbas; errusieraz: Донецкий бассейн, laburtua Донбасс, translit. Donetskiy bassein or Donbass) Azov itsasoaren eta Donets ibaiaren arteko eskualde historiko, ekonomiko eta kulturala da, 25.000 km² inguruko azalera duena. Oso ikatz hobiteri zabal eta joria da. Zatirik handiena, eta soziopolitikoki garrantzitsuena, Ukrainako ekialdean dago: Donetskeko oblastaren ipar eta erdialdean eta Luhanskeko oblastaren hegoaldean. Errusiar Donbassak, berriz, Rostoveko Oblastaren zati bat hartzen du. Muga hauetatik at, ikatz arroa Dnieper ibar aldera ere hedatzen da (Mendebaldeko Donbass, Dnipropetrovskeko oblastaren ekialdean)

Donbass
Datu orokorrak
Motaindustrial region (en) Itzuli, Ukrainian historical regions (en) Itzuli, disputatutako lurralde, eskualde geografiko eta eskualde historiko
EponimoaDonets
Donets coal basin (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak48°00′N 37°48′E / 48°N 37.8°E / 48; 37.8
KokapenaDonets Ridge (en) Itzuli
Estatu burujabe Ukraina

Geografia aldatu

 
Donetsaldeko mendiak

Donbass aski eskualde zelaia da. Zatirik menditsuena erdialdea da, Donetsaldeko mendiek zeharkatua. Muino-sail honek 200-300 metroko altitudea du (gorena Mogila-Mechetnaya da, 367 m.). Hegoaldean Priazoveko lautada dago, Azov itsasoaren ertzean. Ipar-ekialdean Donets ibaiak inguratzen du eskualdea. Ikatz-meatzaritzak paisaia itxuraldatu du: ehunka hondakin-mendi daude, handienek 100 metroko altuera dutelarik.

Ibai nagusia Severski Donets da, Don ibaiaren adarra. Hegoaldeko ibaiak (Kalmius, Mius...) Azoven itsasoratzen dira.

Donbassaren berezko landaredia, estepa alegia, gune babestuetan baino ez da kontserbatzen. Basoei dagokienez, oihangintzak eta Bigarren Mundu Gerrak azkarki kaltetu zituzten eta gaur egun azaleraren %5,9 hartzen dute[2].

Klima aldatu

Donbass eskualdeak klima kontinentala du. Alde handia dago neguko eta udako tenperaturen artean. Urtarrileko batez besteko tenperatura -4 °C eta -7 °C artean izaten da. Uztaila da hilabeterik beroena, 21,8 °C - 22,3 °C batez besteko tenperaturarekin. Udan tenperatura maximoa 40 °C - 42 °C-ra iritsi daiteke. Nahiko prezipitazio txikia izaten da, 350 - 550 mm/urteko. Udaberria, uda bukaera eta udazkena oso idorrak dira.

Historia aldatu

Ekonomia aldatu

 
Zasyadkoko ikatz meategia. Aurreko aldean hilerria.

Donbasseko txernozem lurzoruak oso emankorrak dira. Nekazal produkzio nagusiak erremolatxa, ekilorea, patata, garagarra eta garia dira. Mineraletan arrunt aberatsa da: burdin harria, merkurioa, gatza eta, batez ere, harrikatza. Ikatz meategi handienak Shakhtyn (Rostoveko Oblasta), Krasnyi Luchen (Luhanskeko oblasta), Shakhtarsken eta Horlivkan (Donetskeko oblasta) daude. Industriagune nagusiak Donetskeko oblasteko Donetsk, Mariupol, Kramatorsk, Makiivka eta Yenakiieve, eta Luhanskeko oblasteko Alchevsk dira[6].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu