Don Giovanni (italieraz: Il dissoluto punito, ossia il Don Giovanni) Wolfgang Amadeus Mozartek konposatutako dramma giocoso bat da, bi zatitan. Libretoa Lorenzo da Pontek egin zuen italieraz, Tirso de Molinaren El burlador de Sevilla y convidado de piedra liburuan oinarritua. Mozarten katalogoan KV 527 zenbakia dauka. Pragako Antzokian estreinatu zen 1787ko urriaren 29an. Da Ponteren libretoa, bere garaian, dramma giocoso gisa hartu zen, komedia eta drama nahasten dituen lan literario mota bat. Mozartek opera buffa gisa sailkatu zuen bere katalogoan. Batzuetan komedia gisa hartua, melodrama eta naturaz gaindiko fenomenoak nahasten ditu.

Don Giovanni
Jatorria
Sorrera-urtea1787
Argitaratze-data1787
Estreinaldi-data1787ko urriaren 29a
IzenburuaIl dissoluto punito, ossia: il Don Giovanni, Don Giovanni ossia Il dissoluto punito eta Don Giovanni
Ezaugarriak
Genero artistikoadramma giocoso (en) Itzuli eta opera
Hizkuntzaitaliera
Zatiak2 act (en) Itzuli
Telesailalist of operas by Wolfgang Amadeus Mozart (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Trickster of Seville and the Stone Guest (en) Itzuli
Don Juan
LibretistaLorenzo Da Ponte
Bestelako lanak
MusikagileaWolfgang Amadeus Mozart
Fikzioa

IMSLP: Don_Giovanni,_K.527_(Mozart,_Wolfgang_Amadeus) Allmusic: mc0002658506 Edit the value on Wikidata

Operabase zerrendaren arabera, munduan gehien antzeztu den zazpigarren opera da, eta Mozarten hirugarrena, Txirula Magikoa eta Figaroren ezkontzak lanen ostean. Opera Don Juan arketipoaren interpretazio bat da. Trama Sevillan garatzen da, Espainia.

Kanpo estekak aldatu