Domingo Siloskoa[1] (gaztelaniaz: Santo Domingo de Silos) (Cañas, 1000Silos, 1073ko abenduaren 20a) errioxar beneditarra izan zen. Eremutarra izan zen gaztaroan, eta San Millan de la Cogollako monasterioan priore izatera iritsi zen geroago. Nafarroa utzi behar izan zuen Gartzia erregeak mehatxatu zuelako (erregeak monasterioaren lurrak bereganatu nahi zituen[2]) San Sebastian Siloskoa monasterioko zuzendari izan zen, Gaztelan, 1041. urtetik aurrera abade gisa. Hil ondoren, monasterioak Santo Domingo izena hartu zuen. Jaieguna, abenduaren 20an.

Domingo Siloskoa

abade


Abbot of Silos (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaCañas, 1000
HerrialdeaLeongo Erresuma
HeriotzaSanto Domingo de Silos1073ko abenduaren 20a (72/73 urte)
Hobiratze lekuaBurgosko probintzia
Jarduerak
JarduerakLatin Catholic monk (en) Itzuli
Santutegia
Abenduaren 20
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaBeneditar

Find a Grave: 10865375 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domingo Siloskoa