Dolores Redondo

Donostiar idazlea

Dolores Redondo Meira (1969, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar idazle eta eleberrigile bat da.

Dolores Redondo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Dolores Redondo Meira
JaiotzaDonostia1969ko otsailaren 1a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta jatetxe-jabea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoanobela beltza
doloresredondo.com
IMDB: nm5464015 Edit the value on Wikidata

Gaur egun Nafarroako Erriberan (Cintruénigo) bizi den idazlea da. Zuzenbidea eta sukaldaritza ikasi ondoren, negozioen munduan aritutako emakumea da. Ipuin batzuk idatzi ondoren Los privilegios del ángel eleberri historikoa idatzi zuen. 2013an El guardián invisible thrillerra argitatu zuen. Euskarazko bertsioa, Zaindari ikusezina, urte berean argitaratu zuen, katalanez eta galizieraz batera. "Baztango trilogia" izeneko sail baten lehenengo titulua zen eta arrakasta handia izan zuen. Ondoren, hurrenez hurren, Legado en los huesos (Hezurren ondarea bezala euskaratuta) lehenengo eta Ofrenda a la tormenta (Eskaintza ekaitzari bezala euskaratuta) gero etorri ziren.

2016ko urriaren 15ean 65. Planeta Saria eskuratu zuen Hori guztia emango dizut eleberriarekin[1].

2023an Dolores Redondo idazleari eman diote Vianako Printzea saria.[2] Sariak aitortzen du "bere izaera erreferentziala espainiar literatura berrienean; eta Nafarroarekiko inplikazio eta lotura pertsonala, erkidegoa, paisaiak, jendea eta ohiturak pertsonaia bat gehiago baitira bere obretan". Saritua, banakako eran, Viana Printzea saria eskuratzen duen laugarren emakumea da.[3]

Los privilegios del ángel aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Los privilegios del ángel»

Bere lehenengo nobela Pasaiako portuan kokatzen da, 1970eko hamarkadan. Bi neska txiki oso lagunak dira baina haietako bat hil egiten da. Trauma horrek beste neskari bizitza osorako markatuko du. Dolu hori, gaizki eramanda, ondorio itzelak izango ditu bai protagonistarentzat baita ere bere ingurukoentzat.

Zaindari ikusezina aldatu

 
Dolores Redondo eta Esteban Navarro idazleak Zaragozan 2014ko martxoan.
Sakontzeko, irakurri: «Zaindari ikusezina»

Nobela hau benetako best-seller bihurtu da eta dagoeneko hizkuntza desberdinetako itzulpenak agertzear daude. Protagonista Iruñean bizi den Amaia Salazar inspektore forala da. Baztango bailaran norbaitek neska nerabeak hiltzen ari da eta Salazarrek afera ikertu behar du. Antza, serial-killer baten ekintzak badira, Baztan inguruko elementu mitikoak, esaterako Basajaun, argumentuan nahasten dira. Inspektoreak, bestetik, baztandarra jaiotzez, bere haurtzaro traumatikoari aurre egin behar dio.

Nobela honen zinemarako eskubideak NadCon ekoizleari saldu egin zituen. 2017an eleberri honen izenburu berdineko filma estreinatu zen.

Hezurren ondarea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hezurren ondarea»

Hezurren ondarea (Legado en los huesos) aurreko liburuarekin hasitako trilogia jarraitzen du. Berriro ere gertaerak Baztanen kokatzen dira eta protagonista ere Salazar inspektorea dugu, oraingoan haurdun. Eleberri honen erreferentzi mitologikoa Tarttalo da. Genero biolentziarekin lotuta hilketa batzuk gertatzen ari dira; kasu guztietan emakumeei eskuineko besoa moztu diete eta emakume guztiak Baztandarrak dira. Senarrek kasu gehienetan haien buruaz beste egiten dute "Tarttalo" idatzi inguruan utzita. Aldi berean, Arizkunen eliza eraso desberdinak pairatzen ari da, agoteei erreferentzia eginez. Amaia Salazarrek nahi gabe zurrunbilo horren erdian inplikatuta ikusiko du bere burua: Arizkunen agertutako mairu-besoak bere familiako DNA du.

2019an eleberri honen izenburu berdineko filma estreinatu zen.

Eskaintza ekaitzari aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eskaintza ekaitzari»

Liburu honekin trilogia burutu da. Aurrekoetan moduan, haur txiki baten heriotzak poliziaren ikerketa jarriko du martxan. Laster beste errealitateen itzalak agertuko dira, bereziki Inguma.[4]

2020an eleberri honen izenburu berdineko filma estreinatuko dute.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu