Dolores Gonzalez Katarain

euskal aktibista

Dolores Gonzalez Katarain —ezagunagoa Yoyes goitizenaz— (Ordizia, Gipuzkoa, 1954ko maiatzaren 14a1986ko irailaren 10a) ETAko zuzendaritzako kidea izan zen, bere bizitzako gorabehera tragikoek sinbolo bihurtua.

Dolores Gonzalez Katarain

Yoyes hil zuten tokitik hurbil kokatu zuten 2 gaineko 1, multzo hirukoitza eskultura, Jorge Oteizak haren eta beste bi lagunen omenez egina
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Dolores González Catarain
JaiotzaOrdizia1954ko maiatzaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
gaztelania
HeriotzaOrdizia1986ko irailaren 10a (32 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

ETAko zuzendaritza gorenera iritsi zen lehendabiziko emakumea izan zen. Hala ere, taldetik irten zen, eta traidoretzat jo zuten burkide ohiek. Horregatik, ETAk Ordizian bertan hil zuen 1986an, herriko euskal jaietan, 3 urteko semearen aurrean.

Bizitza aldatu

Dolores Gonzalez Katarain —ezagunagoa Yoyes goitizenaz— Ordizian jaio zen, Gipuzkoan, 1954ko maiatzaren 14an. Gurasoak Luis González eta Angelita Katarain izan zituen, eta 9 seme-alabetatik bigarrena izan zen. Aitaren aldeko aitona Leongoa zen eta janari-denda jarri zuen herrian, familiaren bizibide bilakatuko zena. Gonzaleztarrak herriaren kanpoaldean zegoen eta amaren familiatik zetorkien etxe batean bizi ziren.

ETAko kide aldatu

Nerabezaroan, Yoyes ideologia ezkertiar eta abertzalean kokatu zen. Erakunde armatuan 1970eko hamarkadaren hasieran sartu zen, uste da 1971n, 17 urte zituenean. Harremanetan ibili zen Joxe Etxeberriarekin, Beltza, 1973an, Getxon, gainean zeraman bonbak eztanda egin zionean.

1973an, irakasle ikasketak egiten ari zenean, multikopista baten lapurretan hartu zuten Zumarragako ikastetxe batean. Anaia ere atxilotu zuten eta militantzia agerian geratu zen, iparralderantz ihes egin beharrean izan zelarik.

ETAko militante eta han errefuxiatuta, Baionan editatzen zen Enbata aldizkari abertzalean idazkari izan zen.

1978an, zuzendaritza gorenera iritsi zen eta José Miguel Beñarán Ordeñana, Argalaren ondoan jardun zuen, gero, hura hiltzean, haren ordea hartu zuelarik. ETAren postura gogorrenen defentsa egin zuen eta ETA-militarrean geratu zen, bereizketa izan zenean. Argalak bezalaxe, ez zuen 1977ko amnistia nahikoa iritzi eta borroka armatuarekin jarraitzea erabaki zuen[1].

Espainiako Trantsizioaren garaian, hainbat joera sortu ziren ETAren baitan, jarraitu beharreko bideari zegokionez. Gainera, 1978an Batallón Vasco Español taldeak Jose Miguel Beñaran Ordeña Argala etakidea hil zuen, eta ezinegona handitu zuen. Yoyesentzat kolpe gogorra izan zen hura. Hori guztia zela kausa, bide gogorra jarraitzeko joera gailendu zen eta Yoyes ildo horrekin ados ez, eta ETAtik ateratzea erabaki zuen.[2]

1980ean Mexikora erbesteratu zen, ETAko zuzendaritzakoek traidoretzat harturik ordurako. Han, Soziologia eta Filosofia ikasi zituen eta Nazio Batuen Erakundean lan egitera iritsi zen.

1984an, Parisera bidaiatu zuen eta errefuxiatu politiko bilakatu zen.

1985eko abuztuan, Espainiako justiziarekin zorrik ez zuela-eta, Euskal Herrira itzuli zen. Espainiako Gobernuak gizarteratze neurritzat aurkeztu zuen gertakari hura, nahiz eta hala ez izan, eta Cambio 16 aldizkariak erreportaje zabala argitaratu zuen, El regreso de la etarra (ETAkidearen itzulera) izenburuarekin, eta Yoyesen argazkia azalean. Nabarmenduta geratu zen emakumea. Urriaren 17rako itzulerarako negoziazioak amaituta zeuden eta, 1985eko azaroaren 11n, Yoyes, senarra eta semea Donostian jarri ziren bizitzen. Ez zuen deklaraziorik egin eta disimuluan pasatzen saiatu zen, baina ETAk traidoretzat jo zuen, jada.

Hilketa aldatu

Erakundeak Yoyesekin zer egin eztabaidatu zuen. Txomin zen ordiziarraren kontaktua, baina Aljerian deportatuta zegoen eta ezin zuen, jada, bere alde egin. ETAko kupula agintari ohiarekin zer egin erabaki nahian zebilen eta Iñaki de Juana Chaos adibidez, ez zegoen lasai-lasai uztearen alde.

Aurrekariak ere baziren, 1984an, Miguel Francisco Solaun zen horietako bat. 1968an, Basauriko kartzelatik alde egiten lagundu zien erakundeko hainbat presori, baina gero, ez zuen goardia zibilaren etxebizitza batzuen aurkako atentatutan parte hartu nahi izan.

Yoyes traidore, Francisco Mujika Garmendia, Pakito ordiziarrak agindu zuen hilketa eta, irailaren 10ean, 17:45ean, Antonio López Ruiz, Kubatik burutu zuen, Ordiziako euskal jaietan hil zuelarik tiroz, bere 3 urteko semearen aurrean.

Gertaerak gizartea astindu zuen eta mugarri izan zen ETAren historian, erakunde horren jardunbidearen aurkako joera indartu zelarik.[3] Ordiziako euskal festak bertan behera geratu ziren eta, gauean, udalak atentatua kondenatu zuen.[4]

Hurrengo egunean, Ordizian greba orokorra izan zen. Yoyes hilobiratu baino ordu batzuk lehenago ETAk bere gain hartu zuen hilketa, eta hauxe leporatu zion Yoyesi:

« colaboradora en los planes represivos del Estado opresor español y traidora al proceso de liberación que el Pueblo Trabajador Vasco lleva a cabo[5] »

1987ko azaroan, Kubati atxilotu zuten Tolosan eta 2013ko azarora arte ez zen kartzelatik atera.

Filma eta beste oroimenak aldatu

Erreferentziak aldatu