Dohatsu

Beatifikaturiko pertsona. Erabili kanonizazio etapa kategorian (P411)

Dohatsu edo beato Eliza Katolikoak hildako fededun bati aitortzen dion titulua da, sainduarena baino maila apalagokoa. Dohatsuari betiko zoriona eta gurtua izateko eskubidea, baina ez derrigorra, aitortzen zaizkio[1], izan ere, beato hitza, hitzez hitz, zoriontsua (latinez beatus) esan nahi du.

Rafaela Ibarra, bilbotar dohatsua.

Titulua kanonizazio prozeduraren hirugarren atala da: lehendabizikoa "Jainkoaren Mirabe", bigarrena "Beneragarri", hirugarrena "Dohatsu" eta laugarrena "Santu" izanik. Dohatsua izateko prozedura dohatsu aitortze edo beatifikazio du izena.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Dohatsu. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.