Dmitri Skliarov, errusieraz Дмитрий Скляров, (1974ko abenduaren 18a - ) errusiar programatzailea da, eta 2001ean atxilotu zuten AEBtako indar polizialengatik.

Dmitri Skliarov

Bizitza
Jaiotza1974ko abenduaren 18a (49 urte)
Herrialdea Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
Hezkuntza
HeziketaBauman Moscow State Technical University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakprogramatzailea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Bauman Moscow State Technical University (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Dmitri Skliarov kriptoanalisia ikasi zuen eta ElcomSoft errusiar software enpresaren langilea izan zen. "The Advanced eBook Processor" (AEBR) programa sortu zuen, eta Adoberen eBook Reader-aren babesa saltatu zuen.

2001eko iIrailaren 16an DEF CON konbentzioan (Las Vegas) hitzaldi bat eman zuen, "eBook's Security — Theory and Practice" deiturikoa. Bertan, FBIak atxilotu zuen Moskura bueltatu bueltatzean, eta Digital Millennium Copyright Act. hitzarmenak zioen bezala, copyright-a saltatzeko produktu bat banatzen ari zela esan zioten.

Atxilotu eta ondorengo egunetan, Webgune asko mobilizatu ziren bere atxilopenaren kontra. DEF CONean DMCA-ren artikulurik ez zela bilatu eta DMCA Errusian baliorik ez zuela izan ziren kanpaina horien arrazoiak, eta, beraz, Dmitri Skliarov arrazoirik gabe atxilotu zutela babesten zuten. Horrez gain, Adobe produktuei boikota egiteko kanpaina ere sortu zen.

Irailaren 19an, Amerikar publikatzaileen asoziazioak bere atxilopena ontzat eman zuen, eta hasiera batean, Adobe berak ere onartu zuen. Hala ere, Electronic Frontier Foundation-ekin hitz egin ondoren, prentsa nota bat eman zuten 23an bere askapena aldarrikatuz. Hala ere, Adobek oraindik ElcomSoften kontrako juizioak ditu.

Sklyarov Las Vegas-en egon zen atxilotuta hasiera batean, eta gero Oklahomara eraman zuten abuztuko 3ra arte. Ondoren, San Jose-ra eraman zuten, Federal Prisoner Transfer Center-era. Abuztuaren 6an, 50.000 dolareko fidantza ordaindu ondoren askatu egin zuten, baina Kaliforniara itzultzea debekatu zioten.

Bere testimonioaren truke karguak kendu zizkioten, eta Errusiara bueltatu zen abenduaren 14an. 2002ko abenduaren 18an ElcomSoft ere kargurik gabe gelditu zen, epaile batek errugabeak zirela esan baitzuen, Kalifornian.

Ikus, gainera aldatu