Divis Tower, Ipar Irlandako Belfast hirian dagoen dorre edo eraikin bat da. 20 solairu eta 61 metroko garaiera du, 1966an eraiki zen eta jada erautsitako Divis Flats eraikin multzoko zatia zen, multzoa hainbat etxebizitza blokeez osatua zegoen. Eraikina Falls Road eta Shankill Road hiribideetatik hurbil dago.

Divis Tower
Kokapena
Koordenatuak54°36′N 5°54′W / 54.6°N 5.9°W / 54.6; -5.9
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1966

1970eko hamarkadan Britainiar Armadak eraikinaren gainaldeko azken bi solairuetan behatokia eraiki zuen, eremu honetan oso aktiboak ziren Behin-behineko IRA eta INLA erakunde armatuen jarduerak kontrolatzeko asmoz. Dena den, Ipar Irlandako gatazka garaian, Britainiar Armada behatoki horretara helikopteroz bakarrik bertaratuko zitekeen.

2005ean Britainiar Armadak behatokia desegin zuen.

Kanpo estekak aldatu