Artikulu hau Operako izendapenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Diva (abestia)».

Diva ospea eta goraipena bereganatu dituen emakumezko abeslaria izendatzeko erabiltzen den izendapena da. Jatorriz, operako talentu paregabeko emakumezko abeslaria izendatzeko erabiltzen hasi zen, baina gaur egun antzerki, zinema eta pop musikako emakumezko aktore eta abeslariak izendatzeko ere erabili ohi da. Maiz, eta batez ere kazetaritza eta prentsa munduan, emakume ospetsu batzuen izaera harroputz edota ustehandikoa azpimarratzeko ere erabiltzen da.

Prima donna izendapenarekin estuki lotua dago.

Kanpo estekak aldatu