Discord VolP (Internet protokoloaren gaineko ahotsak) edo VoIPk (Voice over Internet Protocol), bideo eta testu txatentzako bat-bateko mezularitza zerbitzua da. Erabiltzaileak ahots deiekin, bideo deiekin, testu mezuekin, multimediarekin eta fitxategiekin komunikatzen dira txat pribatuetan edo zerbitzarien (txat gela iraunkorren eta ahots bidezko txat kanalen bilduma) bidez. Discord Windows, macOS, Android, iOS, iPadOS, Linux eta web nabigatzaileetan exekutatu daiteke. Nahiz eta discord erabilera orokor baterako egon, bere ezaugarriak bideo-jokoen komunitateetara orientatzen dute. 2021. urtetik aurrera, zerbitzuak 350 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta eta hilean 150 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu.[1]

 Discord
Jatorria
Sorrera-urtea2015
Argitaratze-data2015
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaDiscord Inc. (en) Itzuli
Banatze bideadeskarga digitala eta banaketa digital
Azken bertsioa159.0
Honen izena daramadiscord (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
EuskarriamacOS, Linux, iOS, Android, web-nabigatzaile, Microsoft Windows eta Xbox
Programazio-lengoaiaJavaScript, Elixir (en) Itzuli, Rust, Python eta C++
Adin-sailkapenaParental Guidance Recommended
Irakur dezakemacOS, Android, Microsoft Windows, iOS, Linux, Xbox system software (en) Itzuli eta PlayStation
Software motoreaElectron (en) Itzuli
GUI tresnakElectron (en) Itzuli eta widget
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Kokapena
JabeaDiscord Inc. (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaDiscord Inc. (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen duTwemoji (en) Itzuli
Gertaera nabarmenakaccess restriction (en) Itzuli

discord.com
Facebook: discord Twitter: discord Instagram: discord Youtube: UCZ5XnGb-3t7jCkXdawN2tkA TikTok: discord Twitch: discord Musicbrainz: ee06dfb2-f604-4cd7-a434-d7bb11af851f GitHub: discord Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Discord kontzeptua Jason Citron OpenFeint, gailu mugikorretarako joko sozialen plataforma sortu zuenaren eta Stanislav Vishnevsky, Guildwork joko sozialerako beste plataforma bat sortu zuenaren eskutik dator. Citronek OpenFeint saldu zion GREE-ri 2011n, 104 milioi dolarrengatik , lortutako diru honekin Hammer & Chisel, jokoak garatzeko estudioa sortu zuen, 2012an.[2] Haien lehen produktua 2014an kaleratutako Fates Forever izan zen, eta Citron-ek plataforma mugikorretako MOBA lehen jokoa izango zela aurreikusten zuen, baina ez zuen arrakasta komertzialik izan.[3]

Citronen arabera, garapen prozesuan, ohartu zen zein zaila egiten zitzaion  bere taldeari Final Fantasy XIV eta League of Legends moduko jokoetako taktikak lantzea IP gaineko ahots eskuragarria (VoIP) softwarea erabiliz. VoIP aukera batzuk jokalariak IP helbidea partekatzeko eskatzen zuten konektatu ahal izateko.Horrek, garatzaileak bultzatu zituen teknologia berritzaileagoan oinarritutako erabiltzaileentzako txat zerbitzu askoz errazagoa sortzera.[4]

Discord 2015eko maiatzean argitaratu zen, kaleratu zen, discordapp.com domeinu izenarekin.[5] Citronen arabera, ez zuten mugimendu zehatzik egin publiko jakin bati zuzentzeko, baina jokoarekin lotutako Reddit komunitateak azkar hasi ziren IRC estekak Discord estekekin ordezkatzen.Discord oso erabilia izaten hasi zen e-sports-n eta  LAN txapelketako jokalarien eta Twich-eko erabiltzaileen artean ere.

Konpainiak 2016ko urtarrilean, softwarearentzako 20 milioi dolarreko finantzaketa lortu zuen.[6] 2017ko abuztuaren 10ean Discordek publikoki iragarri zuen "Bideo deiak eta pantaila partekatzea" funtzioa kaleratuko zuela.[7] Hasiera batean funtzio hau erabiltzaileen %5ari jarri zitzaion eta 2017ko urriaren 5ean funtzionalitate hau erabiltzaile guztiei jarri zitzaien.

Microsoftek 2018ko apirilean iragarri zuen Discord laguntza Xbox Live erabiltzaileei emango ziela discordeko eta Xbox Liveko kontuak lotzeko aukera emanez.[8]

2020ko martxoan, Discordek bere lema "Jokalarientzako txata" izatetik "Komunitateentzako eta lagunentzako txata" izatera pasa zen eta zerbitzariaren hobekuntzak aurkeztu zituen. COVID-19 pandemiaren ondorioz erabiltzaileen hazkundeari emandako erantzunaren parte izan zen.[9]

2020ko apirilean Discorden Twitter erabiltzailearen izena @discordapp izatetik @discord izatera pasatu zen. Geroago, 2020ko maiatzean, Discordekn domeinua discordapp.com izatetik discord.com izatera pasatu zen.[10]

Ezaugarriak aldatu

Discord komunitate pribatuak eta publikoak sortzeko eta kudeatzeko eraiki zen.Erabiltzaileei, komunikazio zerbitzuen tresnei, hala nola  ahots eta bideo deiak, txat gelak iraunkorrak eta jokalariei bideratutako beste zerbitzu batzuekin integratutako tresnetarako sarbidea ematen die, mezu zuzenak bidaltzeko eta talde pertsonalak sortzeko gaitasunarekin batera. Hasieran, Discord zerbitzuak jokalariei soilik zuzenduta zegoela zidurien ere, azken urteotan, hainbat hobekuntza izan ditu, populazio guztiarentzat erabilgarriagoa bihurtuz.[11]

Zerbitzariak aldatu

Discordeko komunitateak, zerbitzari izeneko kanalen bilduma diskretuetan antolatuta daude. Garatzaileen dokumentazioan zerbitzariei "gremio" esaten zaie.[12]

Erabiltzaileek doako zerbitzariak sor ditzakete eta ikusgarritasun publikoa kudeatu dezakete.

Edozein zerbitzarik 800.000 kide izan ditzake, hau jakin zuten Genshin Impact bideo-jokoaren zerbitzaria kide kopuru horretara iritsi zenean.[13]

2017ko urriaren hasieran, Discordek joko garatzaileei eta argitaratzaileei beraien zerbitzariak egiaztatzeko aukera ematen die. Egiaztatutako zerbitzariek, sare sozialetako guneetan egiaztatutako kontuak bezala,bereizgarriak dituzte komunitate ofizial gisa markatzeko.[14][15]

Egiaztatutako zerbitzari bat bere garatzaile edo argitaratzailearen moderazio taldeak moderatzen du. 2017 ko amaierarako 450 zerbitzari zeuden egiaztatuta.

Egiaztapen hau, 2018ko otsailean luzatu  egin zen, e-sports taldeak eta musika artistak zerbitzari egiaztatuak izateko aukera emanez.

Kideak zerbitzariak 3 mailatako abantailak  izaten lagun dezakete "Zerbitzariaren hobekuntza" delakoari  esker, kalitate handiko ahots kanalak, emoji zirrikitu gehiago eta bestelako abantailak desblokeatzen baititu. Kideak hobekuntza hauek eros ditzakete hilean 4,99€-ren truke.[16]

2020an, Discordek ezaugarri berri bat aurkeztu zuen, "Komunitate zerbitzariak" izenarekin ezagutzen dena. Besteak beste, ongi etorri pantaila pertsonalizatua, zerbitzariaren estatistikak eta Discord zerbitzariaren aurkikuntza orrian iragartzeko aukera eskaintzen dituena.[17]

Kanalak aldatu

Kanalak ahots bidezko txat eta streamingerako erabil daitezke edo berehalako mezularitza eta fitxategiak partekatzeko.Ikusgaitasuna eta kanaletarako sarbidea pertsonaliza daitezke erabiltzaile jakin batzuen sarbidea mugatzeko, adibidez,  "NSFW" (Not Safe For Work) motakoa jarriz, kasu honetan erabiltzaileak kanalean sartu ahal izateko 18 edo gehiago dituela berretsi beharko du.

Testu kanalek testu aberatsa onartzen dute Markdown sintaxiaren azpimultzo baten bidez. Hizkuntza espezifikoa duten nabarmendutako kode blokeak ere erabil daitezke.[18]

Discordek Stage Channels abiarazi zuen 2021eko maiatzean, Clubhouse-ren antzeko funtzioak dituena, kanalean soilik gonbidatutako edo sarrera bidezko erabiltzaileak sar daitezke.[19][20]

Abuztuan, Discordek Threads jarri zuen abian, aldi baterako testu kanalak, automatikoki desagertzeko ezar daitezkeenak. Zerbitzarien barruan komunikazio gehiago sustatzen laguntzeko helburuarekin.[21]

Erabiltzaile profilak aldatu

Kontu bat sortzeko, erabiltzaileak Discorden izena ematen dute helbide elektroniko batekin eta erabiltzaile izena sortu behar dute. Hainbat erabiltzailek erabiltzaile izen bera erabili ahal izateko, "diskriminatzailea" izeneko lau zifrako zenbaki bat esleitzen zaie, "#" aurrizkia jarrita erabiltzaile izenaren bukaeran[22].

Discordek erabiltzaileei beraien profila Twitch edo beste joko zerbitzu kontu batekin konektatzeko aukera ematen die.[23]

Erabiltzaileak argazki bat jarri dezakete beraien profilean, Discord Nitro aukera kontratatu badute, argazki hauek animatuak izan daitezke.[24]

2021eko ekainetik aurrera, Discordek erabiltzaile guztiei “About Me”  atala izateko aukera ematen du.Atal honetan norberari buruzko  informazioa jarri daiteke, hala nola izen deiturak, zaletasunak, gustuko jokoak… beste erabiltzaileak ikusteko.[25]

Bideo deiak eta streaming: aldatu

Bideo deiak eta pantaila partekatzea aukera  2017ko urrian gehitu zen, gehienez 10 erabiltzaileko bideo dei pribatuak sortzeko aukera ematen zuena.[26] Gaur egungo eta pandemiarengatik izan zuen hazkundearen ondorioz 50 erabiltzaile egon daitezke aldi berean deian.

2019ko abuztuan, zerbitzarietan zuzeneko erreprodukzio kanalekin zabaldu zen.Erabiltzaileak deiako beste erabiltzaileei erakusteko une horretan ordenagailuan egiten ari dena erakusteko aukera ematen duena.

Azpiegiturak aldatu

Discord talde-txat software iraunkorra da, datu-basearen arkitektura koherentean oinarritutakoa.[27]

Mahaigaineko, webeko eta mugikorreko aplikazioek React erabiltzen dute, iOS / iPadOS eta Android-en kasuan React Native erabiltzen dute.[20]

Mahaigaineko bezeroa Electron framework-ean oinarrituta dago web teknologien bidez, horri esker plataforma anitz bat da eta ordenagailu pertsonaletan instalatutako aplikazio gisa funtziona dezake.[28]

Bezeroaren bertsio guztiek oinarrizko ezaugarri multzo bera onartzen dute, bestalde, pantailaren mahaigaineko audioaren partekatzea Windowsen esklusiboa da.[20]

Discord jokoetan jolasteko bereziki diseinatuta dago, ondorioz latentzi txikia du eta erabiltzaileentzako doako ahots txat zerbitzariak eta zerbitzari dedikatuen azpiegiturak moduko ezaugarriak biltzen ditu.[29]

Softwarea munduan zehar banatuta dauden hamaika datu zentroen bidez lagunduta dago, hauei esker latentzia baxu dago.

Discordek Opus audio formatua erabiltzen du, latentzia txikia eta hizketa konprimitzeko diseinatuta dagoena.[30]

2020ko uztailean, Discordek zarata kentzea gehitu zuen bere mugikorretarako aplikazioan, Krisp audio iragazte teknologia erabiliz.[31]

Monetizazioa aldatu

Softwareak berak inolako kosturik ez duen arren, garatzaileak dirua irabazteko moduak ikertu dituzte, aukera asko pentsatu dituzte, horietako bat, dirua ordainduta gauza esklusiboak lortzeko aukera da.

Garatzaileek adierazi dute softwarea dirua irabazteko moduak bilatuko dituzten arren, ez dituela bere funtsezko ezaugarriak galduko.[20]

2017ko urtarrilean ordaindutako lehen harpidetzak kaleratu zituzten "Discord Nitro Classic" izenarekin, hasiera batean Discord Nitro deitzen zen.Hilero 4.99€ ordainduta erabiltzaileak hainbat hobekuntza egin ditzake, hala nola zerbitzari bat hobetu, emotikono berriak lortu, argazki animatuak jarri profilean….

2018ko urrian, ordu-arte  "Discord Nitro" izenarekin ezagututakoa "Discord Nitro Classic" izenarekin ezagutzera pasa zen, izen aldaketa honekin batera prezio aldaketa ere etorri zen, 9.99€ izatera pasatu zen eta Discordeko joko dendako jokoetara jolasteko aukera ematen zuen.[32]

2019ko ekainean, Discordek Server Boosts aurkeztu zuen, zerbitzari espezifikoei etekina ateratzeko modu bat bultzadak erosiz (bultzada bat hobekuntza bat bezala da), bultzada kantitate batekin zerbitzariko erabiltzaileak abantaila batzuk izango dituzte. Adibidez, zerbitzari batek 2 bultzada mantentzen baditu, hainbat abantaila desblokeatuko ditu.[33][34]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Sherr, Ian. «Discord, Slack for gamers, tops 250 million registered users» CNET (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  2. (Ingelesez) «Japanese Company GREE Buys Mobile Social Gaming Platform OpenFeint For $104 Million In Cash» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Ingelesez) Ex-‘Fates Forever’ Developers Making ‘Discord’, a Voice Comm App For Multiplayer Mobile Games – TouchArcade. (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  4. (Ingelesez) «Fates Forever mobile game maker Hammer & Chisel raises funding from Benchmark and Tencent» VentureBeat 2015-02-10 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  5. (Ingelesez) Marks, Tom. (2016-05-13). «One year after its launch, Discord is the best VoIP service available» PC Gamer (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  6. (Ingelesez) «The Latest App For Third-Party Voice Chat Just Raised Almost US$20 Million» Kotaku Australia 2016-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  7. (Gaztelaniaz) Castillo, Toni. (2017-11-01). «Draw Chat, una pizarra colaborativa gratuita, sin registros, con chat y videollamadas» Genbeta (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  8. (Ingelesez) pm, Brian BarnettUpdated: 24 Apr 2018 9:08 pmPosted: 24 Apr 2018 7:19. Microsoft Bringing Discord Support to Xbox Live - IGN. (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  9. https://support.discord.com/hc/en-us/articles/360041033511
  10. «https://twitter.com/discord/status/1247234713527279621» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  11. (Ingelesez) «What Is Discord and How Do You Use It?» PCMAG (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  12. «Discord Developer Portal — API Docs for Bots and Developers» Discord Developer Portal (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  13. (Ingelesez) «Genshin Impact's Official Discord Hit Its Max User Capacity Forcing Devs To Create A Second Server» Kotaku (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  14. (Ingelesez) Alexander, Julia. (2017-10-12). «Discord launches Verified servers for game developers, publishers» Polygon (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  15. (Ingelesez) Delfino, Devon. «How to get verified on Discord if you qualify for it, to mark your server as official» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  16. https://web.archive.org/web/20210204233754/https://support.discord.com/hc/en-us/articles/360028038352-Server-Boosting-
  17. https://web.archive.org/web/20210226161817/https://support.discord.com/hc/en-us/articles/360047132851-Enabling-Your-Community-Server
  18. «Markdown Text 101 (Chat Formatting: Bold, Italic, Underline) – Discord» web.archive.org 2020-06-26 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  19. (Ingelesez) Peters, Jay. (2021-05-13). «Discord is making it easier to find interesting social audio rooms» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  20. a b c d (Ingelesez) Discord (software). 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  21. (Ingelesez) Br; ShaulAugust 2, y; 2021. Discord: How to Create a Thread. (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  22. «Friends List 101 – Discord» web.archive.org 2020-05-15 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  23. (Ingelesez) Duwe, Scott. (2021-02-12). «How to connect Discord to Twitch» Dot Esports (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  24. (Ingelesez) Nelly. (2021-09-20). «21.12.2017 — Change Log» Medium (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  25. (Ingelesez) Peters, Jay. (2021-06-30). «Discord now lets you share a little more about yourself in your profile» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  26. (Ingelesez) «Discord makes video chat and screen sharing available to all» Engadget (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  27. (Ingelesez) Vishnevskiy, Stanislav. (2021-09-17). «How Discord Stores Billions of Messages» Medium (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  28. (Ingelesez) «Electron Apps | Electron» www.electronjs.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  29. (Ingelesez) Nelly. (2021-09-20). «2016.7.28 — Change Log» Medium (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  30. (Ingelesez) «Discord’s voice communications app for gamers quadruples to 45 million users» VentureBeat 2017-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  31. (Ingelesez) «Discord launches noise suppression for its mobile app» VentureBeat 2020-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  32. (Ingelesez) Nelly. (2021-09-20). «Discord Nitro is Evolving» Medium (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  33. (Ingelesez) Lanier, Liz; Lanier, Liz. (2019-06-04). «Discord Nitro Users Now Have Server Boosting Perks» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  34. «Server Boosting 💨 – Discord» web.archive.org 2021-01-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).

Kanpo estekak aldatu