Diplura

Hexapodoen subfilumeko zenbait animaliaz esaten da. Ezaugarri komuna da animalia txikiak eta hegogabeak direla, eta gorputzaren atzealdean bi zerko dituztela. Diplura ordena osatzen dute.

Diplura Hexapodaren barruan dagoen lau talde handietako bat da, intsektu, Collembola eta Proturarekin batera. 800 espezie inguru deskribatu dira. Izenak dioen bezala bi isats dituzte eta lurzoruaren parte garrantzitsua dira.

Diplura
Pennsylvaniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
KlaseaEntognatha
Ordena Diplura
Börner, 1904

Dipluroek gorputza eraztunez eratua dute eta antenak edo adarrak dituzte. Tisanuroen antzekoak dira, baina hauek ez dute ozelorik ez begi konplexurik, eta aho atalen egitura berezia dute. Txikiak dira (cm batetik beherakoak). Lurrean bizi dira, harrien azpian eta goroldioa dagoen lekuetan, eta gehienak detritujaleak dira. Hiru familia hartzen ditu ordena honek: proiapigidoak, kanpodeidoak eta iapigidoak. Lurralde epeletan bizi dira.[1]

Familiak aldatu

Ordenak honako familia ditu bere barnean:[2] | subdivision =

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Ingelesez) Maddison, David R.. (2005-1-1). Diplura. Tree of Life Project.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.