Dionisioren Belarria (italieraz Orecchio di Dionisio) kareharrizko leize-zulo artifizial bat da, Italiako Sizilia uharteko Sirakusa hiriko Temeniten muinoan egina. Bere izena, giza belarriarekin duen antzekotasunagatik datorkio.

Dionisioren Belarria
Orecchio di Dionisio
Map
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriSirakusa
Koordenatuak37°4′34″N 15°16′35″E
Ezaugarriak
Garaiera400 m.
Altuera23 m.
Luzera65 m.

Dionisioren Belarria ziur asko harrobi zaharreko kareharrizko eraketarik handiena zen. 23 metroko altuera du eta 65 metrotan zehar hedatzen da amildegi barnean. Horizontalki, bere forma gutxi gora-behera kurboa da. Bertikalki, goialdean estutzen da malko bat bezala. Bere belarri formaren ondorioz akustika bikain bat du, soinurik txikienak ere leizean oihartzuna eraginez.

Leize-zuloaren izena 1586an sortu zuen Caravaggio margolariak. Dionisio I.a Sirakusakoa tiranoari erreferentzia egiten dio. Elezaharraren arabera (ziur asko Caravaggiok berak sortua), Dionisiok leize-zuloa berarekin bat ez zetozen guztientzako presondegi bezala erabili zuen, eta bere akustika bikainaren bidez ezkutuan entzuten zituen bere gatibuen plan eta sekretuak. Beste elezahar ikaragarri batek Dionisiok leize-zuloa forma horrekin, presoek, torturatuak zirenean botatzen zituzten oihuak anplifikatzeko zulatu zuela dio.

Bere akustika bikainaren ospearen ondorioz, Dionisioren Belarria hodi malgu bat duen audiofono batekin alderatua izan da. "Dionisioren Belarria" izenak espioitzari ere erreferentzia egin diezaioke, bereziki espioitza politikoari.

Kanpo estekak aldatu