Dione, edo Saturno IV, Saturno planetaren satelite naturaletariko bat da.

Dione (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaCassini
Data1684ko martxoaren 21ean
KategoriaSaturnoren sateliteak eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteSaturno
Ardatzerdi handia377.420 km
Eszentrikotasuna0,0022
Orbita-periodoa2,736915 egun
Makurdura orbitala0,019° Saturnoren ekuatorearekiko
Ezaugarri fisikoak
Erradioa561,7 km
Masa1,096 ×1021
Dentsitatea1,478 ± 0,003 ×103
Grabitatea azalean0,233 m/s2
Albedoa0,6
Tenperatura~87
Itxurazko magnitudea10,4

Ezaugarri fisikoak aldatu

Dione, nagusiki, ur-izotzez osatuta dago, baina dentsitate handiagoa du Saturnoren beste satelite batzuek baino (Titan alde batera utzita), eta, hori dela eta, uste izatekoa da materia dentsoagoaren proportzio garrantzitsua duela; beharbada, silikatoak.

Rea satelitean gertatzen den bezala, atzeko eta aurreko hemisferioak desberdinak dira, eta horrek pentsarazten du bi sateliteen historia eta konposizioa antzekoak direla.

Gainazala kraterrez josita dago, eta atzeko hemisferioan 100 km-tik gorako diametroko kraterrak daude. Aurreko hemisferiokoak, berriz, 30 km inguruko diametrokoak dira. Atzeko hemisferioan lerro distiratsuen sare bat ageri da: Cassini zundak 2005eko urriaren 11n 500 km-ko distantziatik bidalitako irudiei esker, jakin da lerro horiek izotzezko labarrak direla, ehunka metroko garaierakoak.

Cassini-Huygens misioak erakutsi du Tetis eta Dione partikula-zorrotadak kanporatzen ari direla espaziorantz, eta horrek adierazten du jarduera geologikoa dagoela.

Aurkikuntza aldatu

Giovanni Domenico Cassinik aurkitu zuen Dione, 1684ko martxoaren 21ean.

Izendapena aldatu

Cassinik aurkitu zituen Saturnoren lau sateliteei (Japeto, Tetis, Rea eta Dione) Sidera Lodoicea ("Luisen izarrak") izena eman zien, Luis XIV.a Frantziakoaren omenez. Gaur egungo izenak John Herschelek iradoki zituen 1847an. Mitologia grekoan, Dione ninfa bat zen, eta Zeusen emazteetako bat.

Kanpo estekak aldatu