Dinamo Kiev (ukraineraz ФК Динамо Київ, FK Dynamo Kyyiv) Ukrainako talde onenetakoa da, SESBeko palmaresik onena ere lortu zuena. Ukrainako Liga eta Kopan ere bera da nagusi.

FK Dynamo Kyyiv
Ezizena(k)"Bilo-Syni" ("txuri-urdinak")
Sorrera1927
Futbol zelaiaKieveko Olinpiar Estadioa
edukiera: 70.050 lagun
inaugurazioa: 1934
PresidenteaUkraina Ihor Surkis
EntrenatzaileaErrumania Mircea Lucescu
LigaUkrainako Premier Liga
2020-211.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Taldea 1973tik aurrera urtero aritu da Europako txapelketetan: huts bakarra 1985ekoa izan zuen. Garaipenak bi Errekopa eta Superkopa bat dira.

Historia aldatu

Sorrera eta hasierako urteak aldatu

Polizia sekretuaren zuzendaritzaren babesean sortu zen kluba, hortik Dinamo izena. Berehala bihurtu zen Ukrainako talderik onena eta 1936an Sobietar Batasuneko Futbol Ligaren sortzaileetako bat izan zen. 1936an bertan bigarren postuan amaitu zuen eta 1937an hirugarrenean.

Heriotzaren partida aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Heriotzaren partida»

1942an Ukraina naziek okupaturik zeukaten eta alemaniarren Flakelf (Luftwaffe, Alemaniako aire-armada) taldeak eta Ukrainako FC Start-en aurkako partida jokatzea proposatu zuen. FC Start horretan zortzi jokalari Dinamo Kievekoak ziren eta beste hiru Lokomotiv Kievekoak. Abuztuaren 6an jokatu zen. Alemaniarrak, nabarmen hobeto prestatuak, konfiantza handiz atera ziren baina 5-1 galdu zuten.

Errebantxa eskatu eta abuztuaren 9an bigarren partida jokatu zuten. Alemaniarrek joko zikin nabarmena erabili zuen baina epaileak (Waffen-SSko kideak) ez zien ukrainarren kexei jaramonik egin eta lehenengo gola Flakelf-ekoek lortu zuten. Hala ere, atsedenaldirako ukrainarrak 3-1 aurretik ziren. Atsedenaldian nazien ofizial pare bat ukrainiarren aldageletara jaitsi eta partida ez irabazteko eskatu zieten, bestela ondorio larriak jasango zituztela esanez. Bigarren zatian baina, ukrainarrek gogor ekin eta beste bi gol sartu zituzten. Partida 5-3 zihoala, Alexei Klimenkok alemaniarren defentsa gainditu, atezainari izkin egin eta ate hutsaren aurrean bat-batean buelta eman eta zelaiaren erdiko zirkuluraino bidali zuen baloia. Hori ikusita, 90 minutuak beteak ez zeuden arren epaileak partida amaitu zuen.

Abuztuaren 18an hainbat jokalari atxilotu eta 23 egunez torturatu zituzten. Jokalari bat bertan hil zen. Gainontzeko atxilotuak kontzentrazio-esparruetara eraman zituzten eta 1943ko otsailean exekutatu. Historia horretan inspiraturiko hainbat film egin dira, ezagunena Ihesa edo garaipena (Escape to victory), 1981eko film estatubatuarra, Sylvester Stallone, Michael Caine eta Pelé aktore zirela.

Sobietar garaia aldatu

Bigarren Mundu Gerra bukatu eta hogei urtetara Dinamo Kieven "urrezko aroa" hasi zen, hiru hamarkada iraun zituena. Valeriy Lobanovskyi izan zen lehen urte haietan taldeko izarra, ondoren 1974ean taldea entrenatzen hasi zen eta 1990 arte iraun zuen. Lobanovskyiren gidaritzapean eta Oleg Blokhin aurrelari bikainaren golei esker Sobietar Batasuneko puntako taldea bihurtu zen Dinamo Kiev. Hiru hamarkada hauetan 13 Liga irabazi zituen, beste inork baino gehiago eta 9 Kopa ere bai, Spartak Moskuk bakarrik gainditua. Honetaz gain Europako txapelketak irabazi zituen lehen talde sobietarra izan zen. Taldearen maila onaren adierazgarri, Sobietar Batasuneko futbol selekzio nazionala ia Dinamoko jokalariek osatu zuten 70 eta 80. hamarkadan.

Ukrainako garaia aldatu

1990ean Ukraina independentearen ikur bihurtu zen eta kolore urdina eta horia azaldu zituen jantzian. Ukrainako Premier Ligaren sortzailea izan zen ,baina diru arazoen erruz, ia desagertu egin zen. Ihor Surkis presidente berria hautatu eta hark taldea goi mailan jarri zuen.

Egun Ukrainako Liga eta Kopa gehien lortu dituen taldea da eta Europan ere maila ona eman du, 1999ko Txapeldunen Ligako eta 2009ko UEFA Kopako final erdietan izan da adibidez. 2009ko UEFA Kopan gerora txapeldun izango zen Xakhtar Donetsk talde ukrainarrak kanporatu zuen. Xakhtar izan da gainera azken urteetan Ukrainan nagusitu den taldea. 2011etik titulurik lortu gabe zen Dinamo, baina 2014an Kopa irabazi zuen eta 2015ean Liga eta Kopa irabazi zituen. Hurrengo bost urtetan 2016ko Liga eta 2020ko Kopa baino ez zituen lortu, baina 2020-21 denboraldian berriz ere lehiaketa biak irabazi ditu.

Dinamok azken aldian jokalari onak ere atera ditu, beste askoren artean Andrii Xevtxenko. Georgi Demetradze georgiarra ere —Errealean aritu zen— Dinamoko jokalaria izan zen.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021

Palmaresa aldatu

Sobietar Batasunean: 33 aldatu

  • SESBeko Liga (13): 1961, 1966, 1967, 1968, 1971, 1974, 1975, 1977, 1980, 1981, 1985, 1986, 1990.
  • SESBeko Kopa (9): 1954, 1964 1966, 1974, 1978, 1982, 1985, 1987, 1990.
  • SESBeko Superkopa (3): 1980, 1985, 1986.
  • Ukrainako SES-eko Kopa (7): 1936, 1937, 1938, 1944, 1946, 1947, 1948.

Ukrainan: 37 aldatu

  • Ukrainako Liga (16): 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2003, 2004, 2007, 2009, 2015, 2016, 2021.
  • Ukrainako Kopa (13): 1993, 1996, 1998, 1999, 2000, 2003, 2005, 2006, 2007, 2014, 2015, 2020, 2021.
  • Ukrainako Superkopa (8): 2004, 2006, 2007, 2009, 2011, 2016, 2018, 2019.

Nazioartean: 8 aldatu

Jokalari ospetsuak aldatu

Valeriy Lobanovskyi, Oleg Blokhin, Oleg Kuznetsov, Andrii Xevtxenko, Georgi Demetradze, Oleg Salenko eta Viktor Onopko inoizko jokalari ospetsuenen artean daude.

Kanpo estekak aldatu