Dina Bousselham (Tanger, Maroko, 1990eko uztailaren 27a) hispano-marokoar aholkulari politikoa eta politologoa da. Espainiako Ahal Dugu alderdi politikoko kide ohia da. 2020ko maiatzaz geroztik La Última Hora egunkari digitaleko zuzendaria da.[1]

Dina Bousselham

Bizitza
JaiotzaTanger1990eko uztailaren 27a (33 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaInstituto Español Severo Ochoa (en) Itzuli
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa, politikaria, futbolaria eta aholkulari politikoa
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos
Authenticity and Modernity Party (en) Itzuli

IMDB: nm10755316 Facebook: DinaBousselham Twitter: DinaBousselham Instagram: dinabousselham Youtube: UCggHWop_fu9E73dk1zh4SqA Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1990ean jaio zen Tangerren. Tangerko Instituto Español Severo Ochoa ikastetxean ikasi zuen. 18 urterekin Madrilera joan zen ikastera eta futbolean jokatzera. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Politika zientzia ikasi zuen, eta Pablo Iglesias Turrión izan zuen irakasle. Bien bitartean, CF Pozuelo de Alarcón eta Santa María Caridad futbol taldeetan jokatu zuen. 2010ean futbola utzi zuen, ikasketetan arreta osoa jartzeko.

2014an Iglesiasek Ahal Dugu alderdi politikoa sortu eta gutxira eurodiputatu hautatu zutenean, honek Bousselham aholku-kabineteburu izendatu zuen. Ondoren, Madrilgo Erkidegoko Ahal Dugu alderdiko buru izendatu zuten eta Madrilgo Erkidegoko Biltzarrerako hauteskundeetarako hautagai aukeratu zuten. Hala ere, ez zuen hautes-zerrendan joaterik izan orduan espainiar herritartasuna ez zuelako.[2] 2020ko maiatzaren 11an Ahal Dugu alderdia utzi zuen La Última Hora egunkari digitaleko zuzendari izateko.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «La dirigente de Podemos Dina Bousselham dimite de sus cargos para dirigir un nuevo medio de comunicación» El Diario 2020-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  2. (Gaztelaniaz) Serrato, Fran. (2019-05-11). «La asesora de Pablo Iglesias se queda sin escaño» El País (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).