Dimitris Christoulas (Δημήτρης Χριστούλας, grezieraz) (1935- Atenas, 2012ko apirilaren 4a) Greziako Parlamentuaren aurrean bere buruari tiro bat emanda bere buruaz beste egin zuen greziar botikari bat izan zen, bere egoera pertsonalaren nahiz Atzerakada Handiaren ondorioz sorrarazitako egoera sozioekonomikoaren aurka protesta moduan. Suizidatzearekin batera, gutun bat utzi zuen bere arrazoiak azalduz. Bere suizidioak oihartzun zabala eragin zuen Grezian nahiz mundu osoan eta krisialdi ekonomikoaren gordintasuna utzi zuen agerian. Joaquín Carbonell abeslariak haren omenezko abesti bat konposatu zuen.

Dimitris Christoulas
Bizitza
Jaiotza1935
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas2012ko apirilaren 4a (76/77 urte)
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria
« Tsolakoglouren gobernuak ni bizirik irauteko aukera guztiak ezabatu ditu. Aukera horiek neure kabuz ordaindutako pentsio batean oinarritzen ziren, 35 urtez ordaindu nuena Estatuaren inongo laguntzarik gabe. Eta, zaharra naizenez, bestela jokatu ezin dudanez (greziar herrikide batek kalashnikov bat hartuko balu, ni alde jarriko nintzateke, ordea), neure bizitzari amaiera emateko beste irtenbiderik ez dudala uste dut, bizirik irauteko zaborrontzietan miatu behar ez izateko. Etorkizunik gabeko gazteek egun batean armak hartu eta herrialde honetako traidoreak Syntagma plazan urkatuko dituztelakoan nago, 1945ean Mussolinirekin italiarrek egin zuten bezala »

—2012ko apirilaren 4a


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.