Dilma Vana Rousseff (Belo Horizonte, 1947ko abenduaren 14a) brasildar ekonomista eta politikaria da, Langileen Alderdiko kidea. Brasilgo Errepublikako presidentea izan zen, 2011tik 2016ko abuztuaren 31n Senatuak kargugabetu zuen arte[1]. 2005-2010 bitartean, Lula da Silva presidentearen Kabineteko burua izan zen.

Dilma Rousseff


President-elect of Brazil (en) Itzuli

2014ko urriaren 26a - 2014ko abenduaren 31

Brasilgo presidente

2011ko urtarrilaren 1a - 2016ko abuztuaren 31
Lula da Silva - Michel Temer

President-elect of Brazil (en) Itzuli

2010eko urriaren 31 - 2010eko abenduaren 31
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDilma Vana Rousseff
JaiotzaBelo Horizonte1947ko abenduaren 14a (76 urte)
Herrialdea Brasil
BizilekuaPorto Alegre
Lehen hizkuntzaportugesa
Familia
AitaPedro Rousseff
AmaDilma Jane da Silva
Ezkontidea(k)Cláudio Linhares (en) Itzuli  (1967 -  1969)
Carlos Araújo (en) Itzuli  (1969 -  2000)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federala
University of Campinas (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria
Lantokia(k)Brasilia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Langileen Alderdia

dilma.com.br
IMDB: nm3553443 Facebook: DilmaRousseff Twitter: dilmabr Instagram: dilmarousseff Youtube: UCdserdwuGjgN48tNZ2b5cGQ Flickr: 141775660@N08 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Dilma Rousseff Belo Horizonten sortu zen, 1947ko abenduaren 12an. Aita, Pedro Rousseff, bulgariar abokatua zen eta ama, Dilma Jane da Silva, irakaslea[2]. Gaztetatik ideia sozialistak izan zituen, eta hiri-gerrilla marxistan aritu zen diktaduraren garaian. 1969an klandestino egin zen, baina urtebete geroago atxilotu, torturatu eta espetxeratu zuten[3]. 1973an, kartzelatik irten eta Porto Alegrera joan zen bizitzera. Berriz ere politikagintzan sarturik, 2000an Brasilgo Langileen Alderdia afiliatu zen. 2003-2005 bitartean, Energia ministroa izan zen Lula da Silva gobernuan. 2005ean Kabineteko buru bilakatu zen[4]. 2010eko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, José Serraren aurka, bigarren itzulian botoen %56 lortuz. 2014an berriz hautatu zuten presidente[5], baina 2016ko abuztuaren 31n Senatuak kargutik kendu zuen. Rousseffek estatu kolpetzat jo zuen kargugabetzea[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Rousseff kargugabetu eta Temer izendatu dute Brasilgo presidente. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).
  2. Who Is Who: Bulgarian Origins and Relatives of Brazil's Dilma Rousseff. novinite.com (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).
  3. Goñi, Maialen. Rousseff, bere lekuan. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).
  4. Dilma Rousseff. educacao.uol.com.br (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).
  5. Brazil elections: Dilma Rousseff promises reform after poll win. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).

Kanpo estekak aldatu