Diego de Siloé

arkitekto espainiarra

Diego de Siloé (Burgos, 1493Granada, 1563ko urriaren 22a) espainiar eskultorea eta arkitektoa izan zen, Gil de Siloéren semea. Espainiako Pizkundeko artista nagusietakoa da, arkitekturakoa bereziki. Bere eskulturak Burgosko platereskoaren eredutzat hartuak dira. 1517an Italiara joan zen, eta han Bartolomé Ordóñezekin lan egin zuen. 1519an Burgosa itzuli, eta Granadara joan zen ondoren.

Diego de Siloé
Bizitza
JaiotzaBurgos, 1495 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaGranada1563ko urriaren 22a (egutegi gregorianoa) (67/68 urte)
Familia
AitaGil de Siloé
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta eskultorea
Lan nabarmenak
MugimenduaEspainiako Pizkundea
Genero artistikoapizkundea
Granadako katedrala

Siloéren lanetan estilo askoren kutsua nabari da: gotikoarena, pizkundekoarena eta mudejarrarena, baina platereskoarena da nagusia; Michelangeloren eta Donatelloren eragina ere aipagarria da. Siloérenak dira, besteak beste, Granadako katedrala, obra plateresko nagusitzat hartua, Malagako katedrala eta Salamancako Irlandarren Eskola.

Erreferentziak aldatu