Diego López de Pacheco Cabrera Bobadilla, Escalonako dukea, (Belmonte (Cuenca), 1599ko abuztuaren 16a - Iruñea (Nafarroa), 1653ko otsailaren 27a) espainiar noble eta diplomatikoa izan zen. Escalonako duke, Villenako VII. markesa, Moyako IX. markesa, Xiquenako VII. kondea, San Esteban de Gormazeko X. kondea, Espainiako handia lehen mailan eta Urrezko Ardi-larruaren Zaldun izan zen.

Diego López Pacheco


Nafarroako erregeorde

1649 - 1653

Espainia Berriko erregeorde

1640 - 1642
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDiego López Pacheco y Portugal
JaiotzaBelmonteko gaztelua1599ko abuztuaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIruñea1653ko otsailaren 27a (53 urte)
Familia
AitaJuan Fernandez Pacheco, 5th Duke of Escalona
Seme-alabak
LeinuaQ95967321 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea

Biografia aldatu

Diego López de Pacheco Cabrera Bobadilla Belmonten jaio zen, Cuencan, 1599ko abuztuaren 16an. Iberiar penintsulako familia aristokratikoenetako batean jaio zen Diego. Aita Juan Fernández Pacheco izan zuen, Escalonako V. dukea, eta ama, berriz, Serafina Braganza eta Portugalgoa. Serafina Joan I.a Portugalgoa Pereira y Castro, Braganzako VI. Dukea, eta Katalina Portugalgoa, Portugalgo infanta zena, izan zituen. Juan Manuel Fernández Pacheco bere semea izan zen.

Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen eta hango errektore izatera iritsi zen. Letra-gizona izan zen, baina baita arma-gizona ere, tertzioetan aritu eta koronel izan zelarik.

1620an, bere lehengusua zen Luisa Bernarda de Cabrera y Bobadilla, Moyako VII. markesarekin ezkondu zen. José Isidro López Pacheco y Cabrera Bobadilla (1638 - 1643) izan zuten seme, Moyako VIII. markesa eta San Esteban de Gormazeko XI. kondea. Alargunduta, 1644an, Joana Zuñiga Sotomayorrekin ezkondu zen, Béjargo VII. dukea zen Frantzisko Lopez de Zúñiga y Mendoza eta Ana de Mendoza, Mandas eta Villanuevako dukesaren alaba zena.

  • Juan Manuel Fernández Pacheco, Espainiako handia, Villenako VIII. markesa, Escalonako VIII. markesa, Xiquenako VIII. kondea, San Esteban de Gormazeko XII. kondea eta Moyako X. markesa.
  • Maria Serafina de la Aurora López Pacheco y Portugal.

Erregeordetza aldatu

17. erregeorde izan zen Espainia Berrian 1640ko abuztuaren 28tik 1642ko ekainaren 10era arte. Espainia Berrira Juan Palafox euskal apezpiku eta politikariarekin batera iritsi zen, honek Cadereytako markesa zen Lope Díez de Aux y Armendáriz eta Cerralboko markesa zen Rodrigo Pacheco y Osorioren erresidentzia epaiketen ardura zuelarik.

Markesak paper zigiluduna sartu behar izan zuen eta penintsulara bidali behar ziren dirutzak gastatu.

Penintsulan, bere lehengusua zen Joanes IV.a Portugalgoaren koinadua, Medina Sidoniako dukea, altxatu zen Andaluziaren independentzia aldarrikatuz, baina ez zuen arrakastarik izan.

Joanes IV.a Portugalgoa bere lehengusuak Portugalgo independentzia aldarrikatu zuen. Ezinegona eta erregeordearenganako deskonfiantza nagusitu zen penintsulan, haren leialtasuna zalantzan jarriz.

Olivares konde-dukeak iradokita, Juan Palafox obispoa isilean joan zen Mexiko Hirira eta, 1642ko ekainaren 9an bildurik, Diego López Pacheco atxilo hartzeko agindua eman zuen, Churubuscoko komentura lehenengo eta San Martín Texmelucanera gero eraman zuten, bere ondasuna konfiskatuta geratu zirelarik.

Hala ere, ontziteria atera behar zuela-eta, Espainiara itzultzeko modua aurkitu zuen eta Gortera hurbildu zen, erregeari bere kexak azaltzeko. Diruaren zati bat, behintzat, itzuli zioten eta Nafarroako erresumara bidali zuten erregeorde.

Iruñean hil zen, Nafarroan, 1653ko otsailaren 27an.


Aurrekoa
Luis de Guzmán Ponce de León
Nafarroako erregeordea
1649-1653
Ondorengoa
Diego de Benavides y de la Cueva