Diego Garate

Euskal arkeologoa, labar-artean espezializatua

Diego Garate Maidagan (Plentzia, 1976[1]) euskal arkeologoa da, labar-artean espezializatua eta, besteak beste, “Euskal Hutsunea” delakoa[2][3] ukatzeagatik ezaguna.

Diego Garate

Bizitza
JaiotzaPlentzia, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Kantabriako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Enplegatzailea(k)Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Cantabria) (en) Itzuli  (2018ko urtarrilaren 1a -

Inguma: diego-garate-maidagan

Formakuntza eta jarduera profesionala aldatu

Graduko ikasketak Deustuko Unibertsitatean burutu zituen, eta doktoratua Kantabriako Unibertsitatean, 2006ean. Ostean, Toulouse – Le Mirail Unibertsitatean doktoretza beka bat izan zuen,[4] eta leku bereko Centre de Recherche et d'Etudes pour l'Art Préhistorique Emile Cartailhac (CREAP)-eko ikerlari asoziatua bihurtu zen.[1] Bilboko Arkeologi Museoan teknikari bezala lan egin izan du, eta Kantabriako Instituto Nacional de Investigaciones Prehistóricas-eko ikerlaria ere bada.[5]

Ikerketa aldatu

 
Arenazako kobazuloa

Bere hasierako ikerketa lerroak artearen prozesu grafikora[6] eta jatorrira bideratu zituen, Goi Paleolitoko hasieran (Aurignac, Gravette eta Solutre aldiak) eta Kantauriko kobazuloetan fokuratuz. Geroztik, Pirinioetako eta Kantauriko Goi Paleolitoko kobazulo artedunen arteko loturan sakondu du.[7] Gainera, aztarnategietan in situ eginiko azterketaz eta aurkikuntzez gain, Garatek labar-artearen arlo teorikoa ere landu du.[8][9][10]

Arenaza aldatu

90. hamarkada amaieran Arenaza I-eko kobazuloko (Galdames) labar-artearen errebisioa gidatu zuen; lan hauek ordura arte interpretatu ezin izandako hainbat grabaturen esanahia argitu zuen, irudi berriak aurkitu zituzten eta kobazuloa babesteko neurriak hartzerakoan erabakigarriak izan ziren.[11][12] Hurrengo urteetan labar-arte multzo hau ikuspegi desberdinetatik aztertzen jarraitu zuen, 2004an ere beste bi irudi berri deskribatuz.[13]

Kantauri itsasertza eta Cueva de La Peña de Candamo aldatu

 
Labar-margoa Cueva de la Peña de Candamoko interpretazio gunean.

00. hamarkadaren amaieran, Diego Garatek Kantauri itsas ertzeko beste zenbait aztarnategi ere ikertu zituen. Haien artean aipa daitezke Cueva del Castillo (Puente Viesgo), non irudien berrinterpretazioa egin zuen;[14] El Rincón kobazuloan (Karrantza) ere, Cesar Gonzalez Sainzekin batera 2004ean aurkitutako irudiak errebisatu zituen, detaile berriak aurkituz;[15] 2006n puntuz margotutako oreinei buruzko doktore tesia aurkeztu zuen;[4] Cueva de La Peña (San Roman, Candamo) errebisatzeko proiektuaren zuzenketan parte hartu zuen;[16][4] El Salitre haitzuloko (Miera) margoen azterketan parte hartu zuen;[17] El Horno kobazuloan (Ramales) agertutako arte higikor elementu baten azterketan parte hartu zuen;[18] eta Micolon koban (Riclones, Rionansa), Cesar Gonzalez Sainzekin berriz ere, labar-artea aztertzeaz gain uholdeen arriskua seinalatu zuten.[19]


Horien artean, La Peña de Candamoko proiektuak garrantzi berezia izan zuen, urte gutxiren buruan Garateren taldeak Euskal Herrian egingo zituen aurkikuntzen aurrekari zuzena izan baitzen. Koba hau Monumentu Nazionala zen 1923tik, baina labar-artea degradatua zegoen bisitariek eginiko graffitien eta borondate onez eginiko garbiketen ondorioz. 2006ean Mª Soledad Corchonen taldeak errebisio lanak hasi zituen, ordura arte ezagutzen ziren artelanen eremuak aztertuz. 2007-08 urteetan diziplinarteko ikerketari ekin zitzaion, labar-artea aztarna paleontologikoekin eta arte higikorrarekin erlazionatze aldera; baina 3D dokumentazio sistemarekin margo eta grabatu berriak aurkitu zirenean, ikerketa birplanteatu behar izan zen.[20] Hiru helburu ezarri ziren: kobazuloaren eta labar-artearen 3D errestituzioa eta fotogrametria; esplorazio eta topografia espeleologikoa; eta labar-artearen prospekzio eta azterketa exhaustiboa. Honen ondorioz, Corchonek eta Garatek labar-arte lan berriak aurkitu zituzten ia haitzuloaren gela guztietan.[21] 2008an UNESCOk kobazuloa Gizateriaren Ondare izendatu zuen,[22][23] eta harrezkero ere ikerketek jarraitu dute.[24]


Arbaila aldatu

00. hamarkada amaieran, Garate Bizkaiko golkoaren inguruko lurraldeei arreta berezia eskaintzen ari zen, Goi Paleolitoan Kantabria eta Europako erdi aldearen arteko komunikabide estrategikotzat hartuta.[1] Testuinguru horretan. bere lan taldearekin Arbailako zenbait aztarnategiren errebisioa abiatua zuten 2007an (Etxeberri, Zihinkola, Xaxixiloaga),[4] eta labar-artearen prospekzio sistema berria aplikatzen hasi ziren, besteak beste Groupe Spéléologique Gaves taldeko kideen laguntzarekin (Michel Douat eta Michel Lauga[25]). Irudi berriak aurkitzeaz gain, haien testuinguru arkeologikoa aztertu zuten, radio-karbono datazioak barne; Arbailako errebisio lan hauek 2010 arte iraun zuten.[26]

“Euskal Hutsunea”ren amaiera aldatu

 
Askondoko kobazuloaren topografia.

Jada prospekzio teknika aurreratuen jabe, Garatek eta bere taldeak lehen aurkikuntza guztiz berria egin zuten Askondon (Mañaria). Alegia: aurretik beste ikerlariek ikusi ez zuten lekuan, labar-arte aztarnak aurkitu zituzten.[27] Hori 2011an izan zen, Euskal Herrian eginiko aurkikuntza-kate luzeari hasiera emanez: 2012ko otsailean Lumentxako (Lekeitio) margoak aurkitu zituzten,[28] eta urte bereko ekainean Aitzbitarte IV-koak (Orereta).[29] 2014ean, Olivia Riverorekin batera Alkerdin (Urdazubi) labar-arte berria aurkitu zuen; ez ziren bakarrak izan: urte berean, Antxieta Jakintza Elkarteak Zestoan Danbolinzulon[30] eta Erlaitzen[31] artea aurkitu baitzuten, baita ADES Espeleologia Elkarteak Morgotan ere (Kortezubi).

Jean Clottes frantsesak (mundu mailan labar-arte espezialista nagusienetakoak) esan bezala “labar-arte berria aurkitzeko aukera handiena dutenak espeleologoak direnez, hauen eta arkeologoen arteko elkarlana eta formakuntza bultzatu beharra dago”.[32] Ildo horretan, Euskal Herrian pauso garrantzitsua eman zen 2015ko otsailean: Euskal Espeleologoen Elkargoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak “Espeleologia eta Kultur Ondarea” izeneko formakuntza jardunaldia antolatu zuten Bilbon; saio nagusia Diego Garatek berak gidatu zuen, espeleologoei labar-artea identifikatzen erakutsiz.[33] Emaitzak berehala etorri ziren: aurrerantzean, arkeologoek aurkitzen ari ziren labar-arteari espeleologoen ekarpenak gehitu zitzaizkion: Aitzbitarte III, V eta IX (Felix Ugarte Elkartea, Rios-Garaizar & Garate), Atxurra (ADES & Garate),[34] Arbil (Antxieta),[35] Armintxe (ADES),[36] Agarre (Arrizabalaga & Antxieta)[37]... Aurkikuntza kate hau “Euskal Hutsune” historikoaren amaieratzat hartu da,[38] eta gure herria labar-artearen mundu mapan kokatu du, 2016ko Workshop Santimamiñe jardunaldietan (Diego Garatek koordinatu zituenak) argi geratu zenez.[39]


Atxurra aldatu

 
Atxurrako kobazuloa.

Atxurrako (Berriatua) aztarnategiaren aurkikuntzaren historiak ongi erakusten du espeleologoen eta arkeologoen elkarlanaren garrantzia. Kobazuloa 1882tik ezaguna da, eta ordutik hona milaka bisitari eta espezialista ibili dira bertan; halere, labar-artea ez zen 2015ra arte identifikatu.[40]

2014ean, Joseba Rios-Garaizar eta Diego Garate arkeologoen taldeak Atxurrako errebisioa abiatu zuen. Lan horren barruan kobazuloko aztarnategi desberdinak aztertzea aurreikusi zen, baita hormak labar-artearen bila prospektatzea ere. Lan horietan, besteak beste, ADES Espeleologia Elkartearen laguntza jaso zuten; 2015ko irailean, haietako batek (Iñaki Intxaurbek) Garate koba barrutik gidatu zuen,[41] eta lehen grabatua aurkitu zuen.[42] Hurrengo orduetan, bion artean 100 grabatutik gora identifikatu zituzten, Europa mailako labar-arte gune garrantzitsuenetakoa zela konturatuz. Segidan, Bizkaiko Foru Aldundiak kobazuloa itxi zuen, bertan eramaten ari ziren beste zenbait ikerketa etenez;[43] eta Diego Garatek zuzendutako proiektu arkeologikoa abiatu zen, gaur egunean martxan dagoena, Atxurrako labar-artea eta beste aztarnategiak ikertzeko.[44]

Beste proiektu arkeologikoak aldatu

 
Hornos de la Peñako kobazuloko grabatuetako bat.

Labar-artean espezialista bezala, Diego Garatek aztarnategi askoren ikerketan parte hartu du. Adibidez, 2010etik aurrera Isturitzeko (Lapurdi) errebisioa zuzendu zuen;[45] 2011tik aurrera El Niño (Albacete)[46] eta Altxerriko (Aia)[47] labar-artearen berrazterketan parte hartu zuen; 2012-13an Tastet kobazuloan (Sainte Colome) eginiko errebisioetan ere izan zen;[48] Hornos de la Peñan (San Felices de Buelna) prospekzio teknika berriekin lehendik ezagutzen ziren grabatuez gain berriak aurkitu zituen;[49] 2013an El Covaron eta El Bosque (Llanes eta Cabrales) kobazuloetako aztarnategien berrazterketan eta artelan berrien aurkikuntzan parte hartu zuen;[50] 2013-14an Cueva del Aspio-n eginiko lanetan (Ruesga, Kantabria) ere izan zen;[51][52] eta 2014ean, Salamancako La Salud izeneko parajean agertutako labar-artea aztertzera eta inguruak prospektatzera deitua izan zen.[53]

Labar-arteaz gain arkeologiako beste arloak era landu izan ditu, gehienetan Joseba Rios-Garaizarrekin batera. Hala nola Mandañun (Gorliz),[54] Mendietan[55] eta Moreagan[56] (Sopelana), Arlanpen (Lemoa),[57] Aranbaltzan[58] eta Errementarienan[56] (Barrika) eginiko indusketetan.

Idazlanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Diego Garate, CREAP» www.creap.fr (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  2. GONZÁLEZ SAINZ, César. (2004). «Arte parietal en la región cantábrica: centros y peculiaridades regionales» Kobie Paleoantropología (Serie Anejos) (Bilbo) 8: 403-424..
  3. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagán, D. (2009). Arte parietal paleolítico en el golfo de Bizkaia: de los santuarios clásicos a la declaración de patrimonio de la humanidad. Actas Congreso Medio Siglo de Arqueología el el Cantábrico Oriental y su Entorno, Vitoria-Gasteiz, p. 729-744. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  4. a b c d (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagan, D. (2010): Las ciervas punteadas en las cuevas del Paleolítico. Una expresión pictórica propia de la cornisa cantábrica. Munibe (Antropologia - Arkeologia), suplemento 33, Donostia – San Sebastián, 462 p.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  5. (Gaztelaniaz) «BAO, La Revista de Bilbao | Diego Garate» www.baobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  6. GARATE, Diego. (2000). [0,{%22name%22:%22Fit%22} «Algunas Reflexiones sobre el Proceso Gráfico en el Arte Paleolítico»] Kobie (Serie Paleoantropología) (Bilbo) 26: 65-76..
  7. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagan, D. (2010): Las ciervas punteadas en las cuevas del Paleolítico. Una expresión pictórica propia de la cornisa cantábrica. Munibe (Antropologia - Arkeologia), suplemento 33, Donostia – San Sebastián, 462 p.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  8. (Ingelesez) Diego, Gárate Maidagan,; Gárate, Maidagan, Diego. «Las pinturas zoomorfas punteadas del Paleolítico Superior cantábrico: hacia una cronología dilatada de una tradición gráfica homogénea» Trabajos de Prehistoria 65 (2) ISSN 0082-5638. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  9. (Ingelesez) Garate, Diego. Moro Abadía, O., Garate Maidagan, D. (2010): “The beginnings of European Upper Paleolithic art: a critical review”, North Atlantic Archaeology, nº 2, pp. 1-18.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  10. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagan, D., Moro Abadía, O. (2012): Faut-il renoncer au « style I » de Leroi-Gourhan ? Une révision critique des débuts de l’art paléolithique, Préhistoire, Art et Sociétes, 67, pp. 67-79.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  11. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagan, D. (1998/99): “Revisión de las manifestaciones de arte rupestre de la cueva de Arenaza (Galdames, Bizkaia)”, Kobie (Paleoantropología), nº 25, Diputación Foral de Bizkaia, pp. 141-149.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  12. GARATE, Diego. JIMENEZ, Jose Manuel. ORTIZ, Javier. (2000). «El Arte Rupestre Paleolítico de la Cueva de Arenaza (Galdames, Bizkaia)» Kobie (Serie Paleoantropología) (Bilbo) 26: 5-64..
  13. (Ingelesez) Garate, Diego. «Garate Maidagan, D. (2004): “Nuevas investigaciones sobre el arte paleolítico de la cueva de Arenaza (Galdames, Bizkaia)”, Munibe (Antropologia - Arkeologia), nº 56, pp. 3-17.» Munibe. Antropologia-arkeologia (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  14. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagan, D. (2006): “Nuevos datos en torno al inicio del arte parietal paleolítico cantábrico: la aportación de un caballo inédito en el panel de las manos de la cueva del Castillo (Puente Viesgo, Cantabria)”, Sautuola, nº12, pp. 112-119.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  15. (Ingelesez) Garate, Diego. «González Sainz, C., Garate Maidagan, D. (2006): “Los grabados y pinturas rupestres de la cueva de El Rincón, en el contexto artístico del desfiladero del río Carranza (Bizkaia-Cantabria)”, Zephyrus, Homenaje a Francisco Jordá, nº 59, pp. 135-154.» Zephyrus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  16. (Ingelesez) Garate, Diego. Corchón Rodríguez, M., González Aguilera, D., Garate Maidagan, D., Muñoz, A.L., Gómez Lahoz, J., Sabas, J. (2009): “La Cueva de La Peña (San Román, Candamo). Documentación 3D y nuevos grafismos parietales”, Excavaciones Arqueológicas en Asturias 2003-2006, pp. 171-186.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  17. (Ingelesez) Garate, Diego. González Sainz, C., Gárate Maidagán, D., Eguizabal Torre J. (2009). Contribución al conocimiento del arte parietal paleolítico de la cueva de El Salitre (Miera, Cantabria). Sautuola, XV, Santander, p. 439-451. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  18. (Ingelesez) Garate, Diego. Fano, M. A.; Rivero, O.; Gárate, D. (2010). Plaqueta decorada de la cueva de El Horno (Ramales de la Victoria, Cantabria) en su contexto local y regional. Munibe 61, p. 71-88.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  19. GARATE, Diego; GONZÁLEZ SAINZ, César. (2010). La cueva de Micolón. In: VVAA. Las cuevas con arte paleolítico en Cantabria.2a edición. ACDPS-Cantabria en imagen, 77-83 or..
  20. (Ingelesez) Garate, Diego. «Corchón Rodríguez, M., Garate Maidagan, D. (2010): “Nuevos hallazgos de arte parietal paleolítico en la cueva de La Peña (San Román, Candamo)”, Zephyrus, nº 65, pp. 75-102» Zephyrus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  21. (Ingelesez) Garate, Diego. Corchón Rodríguez, M., Garate Maidagan, D., González Aguilera, D., Muñoz, A.L., Gómez Lahoz, J., Sabas, J. (2011): “Nouveaux regards sur la grotte de La Peña (San Román de Candamo, Asturies)”, L’Anthropologie, 113 (nº 4), pp. 384-424.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  22. (Ingelesez) Sánchez, Eduardo García. 3D scanning and three-dimensional modelling: a new methodology applied to the study and conservation of paleolithic rock art. The examples of ‘Las Caldas’ cave (Priorio, Asturias) and ‘Peña de Candamo’ (San Román de Candamo, Asturias, Spain). (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  23. CORCHÓN, MªS. GARCÍA, E. GONZÁLEZ-AGUILERA, D. MUÑOZ, A.L. LAHOZ, J.S. HERRERO, J.S.. (2009). 3D scanning and three-dimensional modelling: a new methodology applied to the study and conservation of Palaeolithic rock art. The examples of Las Caldas cave (Priorio, Asturias) and the Peña de Candamo (San Román de Candamo, Asturias). In: Technology and Methodology for Archaeological Practice: practical applications for the past reconstruction. Acts of the XVth International Congress UISPP, Lisbon 4-9 sept. 2006.. BAR International Series, S2020, 9-21 or..
  24. (Ingelesez) Garate, Diego. Corchón, S., Garate, D., Valladas, H., Pons-Branchu, E., Rivero, O., Hernando, C., Ortega, P. (2013): La cueva de La Peña (San Román, Candamo). Estudio integral del arte parietal paleolítico (2009-2012), Excavaciones Arqueológicas en Asturias 2007-2012,pp. 15-26. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  25. «Les Arbailles» www.creap.fr (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  26. (Ingelesez) Diego, Garate Maidagan,; Garate, Maidagan, Diego; Raphaëlle, Bourrillon,; Joseba, Rios,. «La grotte ornée paléolithique d’Etxeberri (Camou-Cihige, Pyrénées-Atlantiques) : datation du contexte archéologique de la « Salle des peintures »» Bulletin de la Société préhistorique française 109 (4) ISSN 0249-7638. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  27. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagan, D., Ríos Garaizar, J. (2011): “La grotte d’Askondo: un nouveau site orné dans le golfe de Gascogne”, I.N.O.R.A., nº 61, pp. 3-9.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  28. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagan, D., Ríos Garaizar, J. (2012): L’art pariétal magdalénien de la grotte de Lumentxa (Pays Basque), I.N.O.R.A., 62, pp. 16-20.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  29. GARATE MAIDAGAN, Diego. RIOS-GARAIZAR, Joseba. RUIZ REDONDO, Aitor. TAPIA SAGARNA, Jesus. (2013). «Evidencias de arte parietal paleolítico en la cueva de Aitzbitarte IV (Errenteria, Gipuzkoa)» Munibe (Donostia) 64.
  30. (Gaztelaniaz) «Danbolinzulo: nueva cueva con arte rupestre paleolítico | Arqueología | Museos y Patrimonio | Gipuzkoa Kultura» www.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  31. (Gaztelaniaz) «Nuevo hallazgo de arte rupestre paleolítico en la cueva de Erlaitz | Arqueología | Museos y Patrimonio | Gipuzkoa Kultura» www.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  32. CLOTTES, Jean, BESESEK, Mihai. GELY, Bernard. GHEMIS, Calin. KENESZ, Marius. LASCU, Viorel Traian. MEYSSONNIER, Marcel. PHILIPPE, Michel. PLICHON, Valérie. PRUD'HOMME, Françoise. RADU, Valentin Alexandru. RUS, Tudor. (2012). Découverte d’une nouvelle grotte ornée paléolithique en Roumanie, dans le département du Bihor. In: CLOTTES J. (dir.) 2012. L’art pléistocène dans le monde. Actes du Congrès IFRAO, Tarascon-sur-Ariège, septembre 2010 – Symposium « Art pléistocène en Europe ». .
  33. (Gaztelaniaz) UEV-EEE. «Formakuntza saioa Bilbon | UEV-EEE» euskalespeleo.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  34. (Ingelesez) Garate, Diego; Garaizar, Joseba Rios; Rivero, Olivia; Alberdi, Iñaki Intxaurbe. Garate, D., Rivero, O., Rios-Garaizar, J., Intxaurbe, I. (2016): “La grotte d’Atxurra : un nouveau sanctuaire majeur du magdalénien au Pays Basque”, I.N.O.R.A., nº 76, 1-4.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  35. «Arte parietaleko beste aurkikuntza bat Debako Arbil V kobazuloan» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  36. Ades. (2017-06-27). «Armintxe: korapilo arkeologikoa, hidrogeologikoa eta diplomatikoa» Asteroko kronikie (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  37. (Gaztelaniaz) 20Minutos. «Hallan restos de arte mueble y parietal en la cueva de Agarre de Mendaro (Gipuzkoa) correspondientes al paleolítico» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  38. (Ingelesez) Maidagan, Diego Garate. (2018-06). «New Insights into the Study of Paleolithic Rock Art: Dismantling the “Basque Country Void”» Journal of Anthropological Research 74 (2): 168–200.  doi:10.1086/695721. ISSN 0091-7710. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  39. (Gaztelaniaz) «Taller REDESCUBRIENDO EL ARTE PARIETAL PALEOLÍTICO.» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  40. ANONIMOA. (1882). «La cueva de Amoroto. In: Variedades éuskaras»» Revista Euskal-Erria (Donostia) VI.
  41. Ades. (2018-07-11). «Lurrazpiko Lekitto» Albisteak (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  42. (Gaztelaniaz) «Iñaki Intxaurbe: “Faltaba por explorar muchísimo e irán apareciendo más, no cabe duda”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  43. Ades. (2018-04-30). «Atxurra y ADES» Albisteak (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  44. «Sporadic occupation in Armiña cave during the Upper Magdalenian: what for?» Conference: XVII World UISPP congress, Paris. (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 16a).
  45. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate, D., Labarge, A., Rivero, O., Normand, C., Darricau, J. (2013): The cave of Isturitz (West Pyrenees, France): one century of research in Paleolithic parietal art, Arts, 2 (nº4), pp. 253-272.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  46. (Ingelesez) Garate, Diego. Garate Maidagan, D., García Moreno, A. (2011): “Revisión crítica y contextualización espacio-temporal del arte parietal paleolítico de la cueva del Niño (Ayna, Albacete)”, Zephyrus, nº 68, pp. 15-39.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  47. (Ingelesez) Garate, Diego. González Sainz, C., Ruiz Redondo, A., Garate Maidagan, D., Iriarte Avilés, E. (2013): Not only Chauvet: Dating Aurignacian rock art in Altxerri B Cave (northern Spain), Journal of Human Evolution, 65 (nº4), pp. 457-464.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  48. (Ingelesez) Garate, Diego; Bourrillon, Raphaëlle; Rivero, Olivia; project, Magdatis; Pétillon, Jean-Marc. «L'art pariétal de la grotte Tastet (Sainte-Colome, Pyrénées-Atlantiques) : au carrefour des traditions artistiques tardiglaciaires» Paleo (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  49. (Ingelesez) Garate, Diego. Rivero Vila, O., Garate Maidagan, D. (2013): Arte parietal paleolítico en la cueva de Hornos de la Peña (Cantabria): nuevos datos sobre su conjunto exterior, Zephyrus, 72, pp. 59-72.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  50. (Ingelesez) Garate, Diego; Ruiz-Redondo, Aitor. Variabilidad temática en el arte figurativo magdaleniense de la cornisa cantábrica: el caso de la sierra del Cuera (Asturias).. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  51. (Ingelesez) Gárate, José Ángel Hierro; Garate, Diego; Cubas, Miriam; Lopez-Doriga, Ines; Duarte, Carlos. «El poblamiento en el valle del Asón durante la Prehistoria: la cueva del Aspio (Ruesga, Cantabria)/Settlement in the Ason valley during the Prehistory: El Aspio cave (Ruesga, Cantabria)» Férvedes 8: 133-141 (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  52. (Ingelesez) Garate, Diego; Cuenca, Enrique Gutiérrez; Lopez-Doriga, Ines; Castillo, Rafael Bolado del. II campaña arqueológica en la Cueva del Aspio (Ruesga, Cantabria). (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  53. (Ingelesez) Diego, GARATE MAIDAGAN,; GARATE, MAIDAGAN, Diego; RIOS, GARAIZAR, Joseba; PÉREZ, MARTÍN, Rosario; ROJAS, MENDOZA, Raquel; SANTOJA, GÓMEZ, Manuel. «Arte rupestre paleolítico al aire libre en el paraje de La Salud (valle del Tormes, Salamanca)» Zephyrvs 77 (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  54. (Ingelesez) Garate, Diego; Bueno, Encarni. «Ríos, J., Garate, D., Zapata, L., Regalado, E. (2003/07): “El yacimiento prehistórico al aire libre de Mandañu (Gorliz, Bizkaia)”, Kobie (Paleoantropología), nº 27, Diputación Foral de Bizkaia, pp. 5-19.» Kobie. … (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  55. (Ingelesez) Garate, Diego. «Ríos,J., Iriarte, E., Garate, D., Cearreta, A. (2008): “The Mendieta site (Sopelana, Biscay province, northern Spain): Palaeoenvironment and formation processes of a Paleolithic archaeological deposit”, Palevol, 7 (nº 7), pp. 453-462.» Comptes Rendus Palevol (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  56. a b (Ingelesez) Garate, Diego. Ríos, J., Libano, I., Garate, D. (2012): Nuevas localizaciones del Paleolítico Inferior en Uribe Kosta (Bizkaia): los yacimientos de Moreaga (Sopelana) y Errementariena (Barrika)”, Kobie (Paleoantropología), 31, pp. 45-56.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  57. (Ingelesez) Garate, Diego; Calleja, Ziortza San Pedro; Olivencia, Asier Gómez. «Ríos, J., Iriarte, E., Garate, D., Gómez, A., San Pedro, Z. (2008): “Nuevos datos sobre la transición entre el Solutrense superior y el Magdaleniense inferior en la región cantábrica: la cueva de Arlanpe (Lemoa, Bizkaia)”, Sautuola, nº14, pp. 95-104.» … : Revista del Instituto … (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  58. (Ingelesez) Garate, Diego. Ríos, J., Libano, I., Garate, D. (2012): El yacimiento chatelperroniense al aire libre de Aranbaltza (Barrika, Euskadi), Munibe (Antropologia - Arkeologia), 63, pp. 81-92.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).

Kanpo estekak aldatu