Dick Bruna

Herbeheretar idazlea eta ilustratzailea

Hendrik Magdalenus Bruna, ezagunagoa Dick Bruna bezala (Utrecht, Herbehereak, 1927ko abuztuaren 23a -Ibidem, 2017ko otsailaren 16a), herbeheretar idazle, diseinatzaile eta ilustratzaile bat izan zen.[1]

Dick Bruna

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHendrikus Magdalenus Bruna
JaiotzaUtrecht1927ko abuztuaren 23a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
BizilekuaUtrecht
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaUtrecht2017ko otsailaren 16a (89 urte)
Familia
AitaAlbert Willem Bruna
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Art (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea, haur literatura idazlea eta posta zigilu diseinatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHenri Matisse
Genero artistikoahaur literatura

nijntje.nl
IMDB: nm3390656 Musicbrainz: fb10c68d-ffa6-421d-ac99-62f5a59f704f Discogs: 842060 Edit the value on Wikidata

Bruna ezaguna egin zen haurrentzat idatzi zituen liburuengatik eta bertan egin zituen ilustrazioengatik, orotara, 200dik gora. Bere sorkuntzarik ezagunena Miffy untxia da (nederlanderaz: Nijntje), 1955ean sortua, itxuraz minimalista, kolorez zuria eta buru handikoa. Ere berean, Brunak beste zenbait pertsonaientzako istorioak sortu zituen ere, hala nola, Lottie, John baserritarra eta Hettie Hedgehog.

Haur literaturaren gainean egindako lanez gain, Brunak diseinua, ilustrazioa eta edizioarekin lotutako zenbait lan egin zituen: liburu azalak, posterrak eta promoziorako materialak, besteak beste. Miffyrekin izan zuen arrakastarekin, ordea, 85 milioitik gora liburu saldu zituen 40 hizkuntzatan. Bere jaioterrian, Ultrecht, haren omenezko museoa eta plaza publikoak daude.[2]

Bizitza aldatu

Dick Bruna, A. W. Bruna editorearen eta de J. C. C. Erdbrinken bigarren semea eta Henk Brunaren iloba izan zen. Bigarren gerraten mundialean zehar, familian e Loosdrechten (Wijdemeren) ezkutu behar izan zen aita atxilotu eta Alemaniara langile bezala bidali ez zezaten. Gerra ostean, Dick eskolan hasi zen baina laster utziko zuen. Harengandik espero zen aitaren eta aitonaren bide berdina hartuko zuela, eta horrela, editore bihurtuko zela. Horretan trabatzeko, Londresen eta Parisen ibili zen. Azken horretan, mota guztietako museoak bisitatu zituen eta horrek artista izateko gogoa piztu zion. Herbeheretara itzuli zenean, Amsterdameko Arte Ederren Akademian ikasteko eman zuen izena baina bertan behera utzi zituen ikasketa horiek ere. Editore bezala aitarekin lanean jarri beharrean, diseinatzaile bezala hasi zen, eta horrek, familiako ardi beltzaren antzerako zerbait bihurtu zuen. Alta, bere arrakastaren zati handi bat Herbehereetako kioskoetan haren libururen salgai beti egoteari zor zaio.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) « Mort du dessinateur Dick Bruna, papa de Miffy le lapin blanc », sur lefigaro.fr, 17 février 2017
  2. Miffyren mundua, Dick Bruna (1927 - 2017). (Noiz kontsultatua: 2017-11-11).