Diabetes insipidus

Hipotalamoak hormona antidiuretikoa behar bezala ez jariatzearen ondorioz edo hormona horrek giltzurrunean lan egiteko ezintasunaren ondorioz sortzen den diabetesa; gernu ugari sortzen da eta egarri asko izaten da, eta, beraz, deshidratatzeko arri...
Diabetes geza» orritik birbideratua)

Diabetes insipidusa[1] edo diabetes zaporegabea[2] basopresina hormonaren gabeziak (batez ere) eragiten duen gaixotasuna da, uraren galera handia dakarrena, giltzurrunek ez baitute uraren birxurgapena egiten. Gaitzaren sintoma nagusia oso diluituta dagoen gernuaren gehiegizko ekoizpena da (egunero 10 l. baino gehiago kanporatzen dira), gaixoari egarri oso handia eragiten diona (ur galerei aurre egiteko asko edaten baitu).

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Diabetes insipidus
Deskribapena
Motanefropatia, polyuric-polydipsic syndrome (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdesmopressin (en) Itzuli eta Hormona antidiuretiko
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE23.2
GNS-9-MK253.5
OMIM304800 eta 125800
DiseasesDB3639
MedlinePlus000377, 000460, 000461 eta 000511
eMedicine000377, 000460, 000461 eta 000511
MeSHD003919
Disease Ontology IDDOID:9409

Antzekotasun semantikoa badu ere, diabete insipidusak ez du ezer ikusirik diabetes mellitus-arekin, bien jatorria eta sintomak oso desberdinak baitira.

Basopresina edo hormona antidiuretikoa (ADH) hipotalamoak ekoizten du, eta hortik hipofisi guruinera (neurohipofisira, hain zuzen) abiatzen da. Hipotalamoa kaltetzen duten hainbat gaitzek (tumorek, traumatismok, gaitz infekziosok...) basopresinaren sintesia inhibitzen dute. Basopresinak uraren birxurgapena areagotzen du giltzurrunetan, gehiegizko ur galerak eragotziz (gernuarekin). Hormonaren ezean giltzurrunetako jarduera okertzen da eta gernuaren iraizketa izugarri handitzen da.

Basopresinaren gabeziaz gain, giltzurrun-tubuluek basopresinarekiko duten erantzun ezak ere diabetes geza eragin dezake.

Gaitzaren ondoriorik larriena balizko deshidratazioarena izaten da.

Tratamenduari dagokionez gaitzaren jatorria aztertu behar da. Basopresinaren gabezia dagoenean, hormonaren hartzea ezinbestekoa da, pilula moduan edo sudur-aerosolaren bidez. Giltzurrunek hormonaren aurrean erantzun egokia ematen ez dutenean, aldiz, beste botika batzuk eman behar dira, gernuaren gehiegizko iraizketa ekiditen dutenak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015] eta [Nefrourologia Hiztegia] [2016]
  2. Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.