Desmond Thomas Doss (Lynchburg, Virginia, 1919ko otsailaren 7a - Piedmont, Alabama, 2006ko martxoaren 23a) AEBko Ohore domina eskuratu zuen lehen kontzientzia eragozlea izan zen. Doss Amerikako Estatu Batuetako armadaren kaporala izan zen, baina domina irabazi zuenean, lehen mailako soldadua zen. Desmond 2006ko martxoaren 23an hil zen.

Desmond Doss

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDesmond Thomas Doss
JaiotzaLynchburg (en) Itzuli1919ko otsailaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPiedmont (Alabama)2006ko martxoaren 23a (87 urte)
Hobiratze lekuaChattanooga National Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakcombat medic (en) Itzuli, Kontzientzia eragozpena, soldadua eta bakezalea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Graduakabo
Parte hartutako gatazkakOkinawako gudua
Bigarren Mundu Gerra
Guameko gudua (1944)
Leyteko gudua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZazpigarren eguneko eliza adbentista

desmonddoss.org
IMDB: nm3691984 Find a Grave: 13711681 Edit the value on Wikidata

Desmond arotz baten, Willian Thomas Doss-en, eta Bertha E. Doss-en semea zen eta Lychburg, Virginian, jaio zen.

Bigarren Mundu Gerra hasi ostean, Doss, Newport News, Virginian, kokatuta zegoen ontziola batean hasi zen lan egiten zaintzaile gisa. Desmondek armadan izena eman zuen eta zerbitzu militarrean 1942ko apirilaren 1an hasi zen, Lee zelaian, Virginian, baina geroago Fort Jackson-era, Hego Carolinara, bidali zuten, 77. Infanterian sartzeko. Bitartean, bere anaia, Harold Dossek, USS Lindsey ontzian zerbitzatu zuen.

Dossek armadan iragarri zuen ez zuela soldadu etsairik hilko eta ez zuela armarik erabiliko, bere kristau sinesmenak errespetatzeko. Honen ondorioz, mediku zerbitzuetara bidali zuten.

Bere pelotoiarekin, 1994an, zerbitzatzen ari zen bitartean, Guamen eta Filipinetan, hainbat soldadu zaurituei lagundu zien su azpian eta trebezia honengatik, brontzezko izarraren domina eskaini zioten. Okinawako gatazkaren bitartean, Doss-ek Maedako labarrean zaurituta zeuden 75 soldaduen bizitza salbatu zituen. Okinawa gatazkan, soldadu hau lau aldiz zauritu zuten eta 1945ko maiatzaren 21an hortik atera zuten US Mercy-aren barruan. Honela, Desmond Doss bere herrialdeari lagundu zion; bere kideen bizitza salbatuz. Dossek ez zituen bere sinesmen bakezaleak inoiz alde batera utzi.

1945ko maiatzean, Okinawan, Estatu Batuek marine batailoi bat bidali zuten posizio japoniar bat eskuratzeko. Posizio hori 120 metroko labar baten gainean zegoen. 120 metroko pareta igo eta gero, beren etsaien su bortitz batekin topatu egin ziren. Doss-ek bere lagunak nola hiltzen ziren ikusten ari zen eta bere burua babestu ordez, 75 soldadu atera zituen infernu horretatik; batzuk arrastaka eta beste batzuk bere bizkarraren gainean. Hori eginda eta etsaien balak saihesten, soldaduak labarraren ertzera eramaten zituen eta hortik soken bidez jaisten zituzten beste soldadu batzuek. Hainbat egunetan zehar zaurituak zaintzen egon zen, berak hor egonda zeukan arriskua aintzat hartu barik. Maiatzaren 21ean, Shuri alboan, granada baten metraila hankak zauritu zizkion. Esku ohe batekin hortik eramango zuten momentuan, Doss-ek beste soldadu bat ikusi zuen, bera baino okerrago zegoena, eta bere esku ohea utzi zion bere kideari. Orduan, tiro bat jaso zuen besoan, hezur bat apurtu ziona. Zutik ipini ezinik, beso bat zaurituta eta inork lagundu ezinik, fusil bat hartu zuen eta besoa bermatu zuen, kanpaina-ospitalera heldu arte.

Armadan, hasieran, soldadu batzuek Doss txantxetan erabiltzen zuten, baina balentria hauek jakin eta gero, kemenaren eta determinazioaren sinbolotzat hartu zuten.

1946an, Desmondi tuberkulosia diagnostikatu zioten, Leyten erantsi zuena. Geroztik, tratamendu bat hartu zuen bost urte eta erdiz, eta honek biriki bat eta bost saihets hezur koskatu zitzaizkion. Izan ere, 1951an baja militarra eman zioten, %90ko desgaitasuna zuelarik. Dossek tratamendu militarra izaten segitu zuen baina 1976an, antibiotiko gaindosi baten ondorioz, gor geratu zen eta %100 desgaitasuna eman zioten. Baina 1988an inplante batekin entzumena berreskuratu zuen.

Doss-ek familia bat osatu zuen Rising Fawn-en, Georgian, baserri txiki batean: Dorothy Schutte-kin ezkondu zen 1942ko abuztuaren 17an eta seme bat eduki zuten: Demosnd “Tommy” Doss Jr., 1946an jaioa. Dorothy, 1991ko azaroaren 17an hil zen auto istripu batean eta Doss 1993ko uztailaren 1ean berriro ezkondu zen Frances Duman-ekin.

Desmond Doss 2006ko martxoaren 23an hil zen, Piedmonten, Alabaman, arnasa hartzeko arazoak zeukanez ospitaleratuta izan eta gero, Ohorearen domina eman zioten egun berean. 2006ko apirilaren 3an lurperatua izan zen Tennessee Hilerri Nazionalean, Chattanoogan.

Beste ohore batzuk aldatu

1990ko uztailaren 10ean, Georgiako autobide bati izen berria ipini zioten: “ Desmond T. Doss-en ohorean egindako autobidea”.

2000ko martxoaren 20an Doss-ek Georgiaren ordezkarien kameraren aurrean agertu zen eta aipamen berezia jaso zuen bere balentriengatik.

Herri kulturan aldatu

Doss-ek Kontzientzia eragozpenaren gai nagusia da. Hacksaw Ridge bere bizitzan oinarrituta dagoen filma da eta Estatu Batuetan 2016ko azaroaren 4an proiektatu zen. Gregory Crosby-nek idatzitako istorioan oinarrituta, Mel Gibson zuzendu zuen pelikula, Andrew Garfield pertsonaia nagusiaren papera edukita. Proiektu hau Bill Mechanic, David Permut, Steve Longi, Gregorio Crosby eta Terry Benedict ekoiztu zuten.