Derry City Football Club (gaeleraz Cumann Peile Chathair Dhoire) Derryko (Ipar Irlanda) futbol taldea da. Irlandako Errepublikako futbol ligan jokatzen duen Ipar Irlandako talde bakarra da.

Derry City Football Club
Ezizena(k)The Candystripes
Sorrera1928
Futbol zelaiaThe Brandywell
edukiera: 7.700 lagun
inaugurazioa: 1928
PresidenteaIpar Irlanda Philip O'Doherty
EntrenatzaileaIpar Irlanda Declan Devine
LigaIrlandako futbol liga
20222.a
Webguneahttp://www.derrycityfc.net/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Sortu zen une beretik argi utzi zuen Derry City taldeak irlandar abertzalea zela, orduan ofiziala zen hiriaren Londonderry izena hartu beharrean Derry City F.C. izena hartu baitzuen. Hau 1928an izan zen, jadanik Irlanda banatuta zegoela.

Hasieratik Ipar Irlandako Ligan sartuta gelditu zen eta denboraldirik onena 1965ean izan zuen, liga irabaziz. Honek Europako Kopan parte hartzeko aukera eman zion. 70. hamarkadaren hasieran Derry hiriko egoera gaiztotu egin zen eta Derry City taldeak Irlandako futbol ligan sartzeko eskaria egin zuen. 1973an hasi zuen bere ibilbidea liga berrian eta jadanik birritan irabazi du liga. Honetaz gain Ligako Kopa gehien irabazi dituen taldea da.

Palmaresa aldatu

  • Ipar Irlandan:
  • Irlandako Errepublikan:
    • Irlandako Liga (2): 1988–89 eta 1996–97.
    • Kopa (6): 1989, 1995, 2002, 2006, 2012 eta 2022.
    • Ligako Kopa (10): 1988-89, 1990-91, 1991-92, 1993-94, 1999-00, 2005, 2006, 2007, 2008, 2011

Gaur egungo taldea aldatu

Zenbakia Nazionalitatea Izena Postua
1   Ipar Irlanda Pat Jennings atezaina
2   Ipar Irlanda Eddie McCallion atzelaria
4   Ipar Irlanda Peter Hutton atzelaria (kapitaina)
5   Ipar Irlanda Mark McChrystal atzelaria
6   Irlandako Errepublika Stephen Gray atzelaria
7   Ipar Irlanda Ruaidhri Higgins erdilaria
8   Irlandako Errepublika Ciarán Martyn erdilaria
9   Ipar Irlanda Sam Morrow aurrelaria
10   Ipar Irlanda Thomas Stewart aurrelaria
11   Irlandako Errepublika Liam Kearney erdilaria
12   Irlandako Errepublika Ger O'Brien atzelaria
14   Irlandako Errepublika Gareth McGlynn erdilaria
15   Ipar Irlanda Kevin Deery erdilaria
16   Ipar Irlanda Gerard Doherty atezaina
17   Ipar Irlanda Barry Molloy erdilaria
18   Irlandako Errepublika Mark Farren aurrelaria
19   Eskozia Tom McManus aurrelaria
20   Ipar Irlanda David Scullion erdilaria
 
Derry City F.C. futbol taldeak bere historian zehar erabili izan dituen janzkera ezberdinak

Kanpo estekak aldatu