Derry Askea (ingelesez Free Derry, irlanderaz SaorDhoire) Ipar Irlandako Derry hiriko zati errepublikazale batek bere buruari eman zion izena da, 1969ko abuztuaren 12-14 bitartean biztanleek poliziarekin izandako borroken ostean. Derry Askeko autonomia egoerak (eta britaniar poliziarekiko nolabaiteko askatasun mugagabea) 1972 arte iraun zuen.

Igande Odoltsuko hildakoei oroitarria Derryn

Bertan, Derry Askearen Izkina deritzon kokaleku ospetsua dago.

Zonalde honetako biztanleek, ia-ia erabateko nazionalistek, barrikadak altxatu zituzten. Armak eskuetan, Ulsterreko polien zein Erresuma Batuko soldaduen sarrera galarazten zuten. IRAren agintea onartzen zen Derry Askean barnan.

Erresuma Batuak, Derry Askea bere agintera itzul zedin, Motorman Operazioa osatu zuen. 1972ko uztailaren 31n, milaka tropa britaniarrek, tankeekin, gurdi korazatuekin baita bulldozer koraztuekin ere, barrikadak eraitsi zituzten eta zonaldea okupatu zuten berriro. IRAk ez zuen aurrerik egin, horrenbesteko operazio handiaren aurrean ez arma, ez borrokalari ez entrenamendu askirik ez zuelakoan.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

54°59′49″N 7°19′34″W / 54.997°N 7.326°W / 54.997; -7.326