Denis Sassou-Nguesso (Edu, Ekuatore Afrika Frantsesa, 1943ko azaroaren 23a) kongoar militar ohia eta politikaria da. 1997tik Kongoko Errepublikako presidentea da, eta kargu bera izana zuen 1979-1992 bitartean.

Denis Sassou-Nguesso

Afrikar Batasuneko presidente

2006ko urtarrilaren 24a - 2007ko urtarrilaren 24a
Olusegun Obasanjo - John Kufuor
Kongoko Errepublikako presidentea

1997ko urriaren 25a -
Pascal Lissouba
Afrikar Batasuneko presidente

1986ko uztailaren 28a - 1987ko uztailaren 27a
Abdou Diouf - Kenneth Kaunda
Vice President of the Republic of the Congo (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaEdu1943ko azaroaren 23a (80 urte)
Herrialdea Kongoko Errepublika
People's Republic of the Congo
Talde etnikoaMbosi people (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Antoinette Sassou Nguesso (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmed Forces of the Republic of the Congo (en) Itzuli
Graduakoronel
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Kongoko Langileen Alderdia
presidence.cg

Bizitza aldatu

1960an armadan sartu zen, eta Aljerian eta Frantzian jaso zuen prestakuntza. Karrera politikoa 1968an hasi zuen, Marien Ngouabi jenerala agintera eraman zuen estatu kolpean parte hartuta. Ngouabik Kongoko Langileen Alderdia (PCT) sortu, eta Nguesso Defentsa ministro izendatu zuen. 1977an Ngouabi hil egin zuten, ordea, estatu-kolpe saio batean. Horren ondoren, Joachim Yhombi-Opangok heldu zion presidentetzari. Bi urte egin zituen karguan. 1979an estatu-kolpea eman zuen Nguessok, eta bere gain hartu zituen presidentetza eta armadaren gidaritza.[1]

Hala ere, 1992ko bozak galdu eta Pascal Lissoubak hartu zuen haren lekua. Bost urterako baino ez, ordea. Iraultza lehertu zen 1997an, Nguessok gidatua.[1] Horren ostean, 2002ko, 2009ko, 2016ko[2] eta 2021eko[3] hauteskundeetan berriz hautatua izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ventas, Leire. Nguesso ziur da Kongoko Errepublikako bozak lehen itzulian irabaziko dituela. Berria, 2009ko uztailak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-25).
  2. Elion, Christian. Congo's Sassou Nguesso wins re-election, opposition vows protests. reuters.com (Noiz kontsultatua: 2022-3-25).
  3. Présidentielle au Congo : Denis Sassou Nguesso réélu président avec 88,57% des voix selon les résultats provisoires. information.tv5monde.com (Noiz kontsultatua: 2022-3-25).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Kongoko Errepublikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.