Demostenes (grezieraz: Δημοσθένης, Dēmosthénēs; Atenas, K.a. 384Kalaureia uhartea, K.a. 322) Antzinako Atenasko hizlari eta politikari greziarra izan zen. Bere zaindariak epaitegira eraman zituen, bere dirua xahutzen ziotelakoan. Kondairak dioenez, Demostenesek zailtasun handiak zituen ahoskatzerakoan, eta akats hori zuzentzearren, luzaroan mintzatu zen aho barnean harri-koskorrak zituela. Besterentzat hitzaldiak prestatzen zituen logografo gisa, eta lan horretan hasi eta berehala ekin zion politikari (Simoriei buruz eta Megalopolitarrentzat hitzaldiak). Barbaroen inbasio-arriskua eta espartarren asmoak salatuz, Atenasko demokraziaren babesle sutsu bihurtu zen. Alabaina, benetako irudi politikoa mazedoniarren aurkako hitzaldietan azaldu zuen Demostenesek: hiru Filipika (351-341), hiru Olintika (349-348) eta Bakeari buruz eta Kersonesoko auziei buruz hitzaldiek guztiz argitzen dute bere asmo politiko irmoa. K.a. 343. urtean Eskineren aurkako kanpainari ekin zion Demostenesek, K.a. 346. urtean Filipo mazedoniarrarekin eginiko negoziazioetan Atenasko interesen aurka jokatu zuelakoan (Enbaxada faltsuari buruz, K.a. 343). Eskine kargurik gabe utzi zuten. Berak bultzaturiko politikaren ondorioz, Filipo II.a mazedoniarrak Atenas eta Tebasko armada suntsitu zuen Keronean (K.a. 338), eta Demostenesen ospea itzali ez zen arren, bere alderdi politikoa gainbehera hasi zen. K.a. 324. urtean Atenas utzi behar izan zuen, ordaindu ezin zuen isun bat zela medio. Urtebete geroago itzuli zen Atenasa, baina mazedoniarren aurkako matxinadak porrot egin ondoren, Kalauria uhartean babes hartu, bertako Poseidonen tenpluan pozoia edan, eta bere burua hil zuen. Demostenesen hitzaldiek Atenasko oratoriaren maila gorena adierazten dute. Greziako oratoria Atenasko demokraziarekin batera galdu zen. Harrezkero, Demostenesen izena hitz egiteko etorriari lotua ageri da, eta filipika gudu-hitzaldi sutsuei.

Demostenes

enbaxadore

Bizitza
JaiotzaUpper Paiania (en) Itzuli, K.a. 384
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaPoros (en) Itzuli, K.a. 322ko urriaren 12a (61/62 urte)
Heriotza moduasuizidioa: Pozoia
Familia
AmaKleobule
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, hizlaria eta idazlea

Discogs: 4407182 Edit the value on Wikidata

Halicarnasoko Dionisiorekin batera, Demostenes prosa atikaren azken etaparen parte da. Autore honen esanetan, Demostenesek oinarrizko estiloen ezaugarri onenak batu zituen; normalean, estilo arkaikoa erabiltzen zuen erdi mailako estiloa erabiliz, edo normala, kasu batzuetan. Estilo bakoitzean bere irakasle espezializatuak baino hobea zen. Demostenes historiako hizlaririk onenetarikotzat dute aditu askok. Bere lehenengo obretan bere irakasleren influentzia somatzen da, baina honek ez du estaltzen bere estilo propio eta originala.

Harry Thurston Pecken esanetan, Demostenesek “ez du jakipena handitzen; bere helburua ez da dotoretasuna; ez du bilatzen ornamenturik; gutxitan egiten ditu beste jendeekiko aipamenak, eta egiten dituenean, hirugarren mailako hizlari bat hobetzeko eragina baino ez dauka. Ez zeukan dinamismorik, grazia edota biztasuna, guk ezagutzen ditugun antzera termino horiek. Bere boterearen sekretua sinplea da, bere hastapen politikoak bere izpirituarekin harremanak zituztelako”. Bere epaiketan, Peck Jaegerren alde agertzen da, garai horretan hartzen ziren erabaki politikoak Demostenesen botere artistikoaren emaitza zirelako.   Demostenes mezu sinpleak azalpen luzeak uztartzeko gai zen, bere betebehar armonikoa alde batera utzi barik. Bere hizkera sinplea eta naturala zen, ez zituen hitz arraroak erabiltzen, edota artifizialak. Jebben ustez Demostenesek bere artea menderatzeko gai zen.

Equinesek, bestalde, bere intentsitatea estigmatizatzen zuen, haren aurrekariei irudi zentzugabeak eta koherentzia gabekoak egotziz.

Dionisiok zioen Demostenesen ahulgunea bere humorezko zentzuaren falta zela, nahiz eta Quintilianok ahultasun hori indargune gisa ikusi. Hala ere, Demostenesen ezezko erantzuna hitz egiteko orduan izan da autore honi egin zaion kritikarik handiena, aurretik ez ikasteko gaien inguruko diskurtsoak ematea ukatuz. Aldi berean, prestakuntza handia zuten bere diskurtso guztiek, hortaz, erabilitako argudioak ikasketa zaindu eta prestatu baten emaitza dira. Satira erbiltzeko gaitasunagatik ere da ospetsua autore hau.

Ciceronekin batera, Demostenek mezua bidaltzeko forma (keinuak, ahotsa…) estiloa baino garrantzitsuagoa ikusten zuen. Nahiz eta Equinesen ahotsa ez izan, edo Demadesek zuen inprobisatzeko gaitasuna ez izan, bere gorputzaren postura eta hitzak nabarmentzeko gaitasunaz baliatzen zen, bere ideiei indar gehiago emanez. Hala ere, jendaurrean aritzeko forma hau ez zegoen oso ondo ikusita antzina: Faleroko Demetrio eta beste komediagile askok Demostenesen gehiegikeriak salatuz.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Demostenes