Demòcrates de Catalunya

Demòcrates de Catalunya (DC, euskaraz Kataluniako Demokratak) Kataluniako alderdi politikoa da, 2015ean sortua, ideologia sozialkristau eta independentistaduna. Unió Democràtica de Catalunya (UDC) alderdiaren eszisioa da, honek 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako Kataluniaren independentzia-prozesuari babesa kendu eta CiU federazioa hautsi ostean sortua. Honen erantzun gisa, UDCko kide independentistek alderdi berria eratzea erabaki zuten, UDCko kritikoen Hereus UDC 1931 plataformaren ondorengoa, independentziarekiko apustu garbia eginez. Alderdi honen sustatzaile nagusiak Antoni Castellà, Núria de Gispert eta Joan Rigol izan ziren.

Kataluniako Demokratak
Demòcrates de Catalunya (DC)
Sorrera2015eko uztailaren 12a, UDCren eszisioa
Egoitza nagusiaBartzelona Katalunia
Ideologia politikoazentro-eskuinekoa, demokrazia kristaua, kataluniar independentismoa, europeismoa, humanismoa
Eserlekuak erakundeetanKataluniako Parlamentua (ERC-CatSí-n)
2 / 135
www.democrates.cat

2015eko uztailean Kataluniako hauteskundeetara Junts pel Sí zerrenda independetista bateratuan aurkeztuko zela iragarri zen, Convergència Democràtica de Catalunya (CDC), Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) eta Moviment d'Esquerres (MES) alderdiekin batera.

Kanpo estekak aldatu