Delphine Seyrig —jaiotza-izena: Delphine Claire Beltiane— (Beirut, Libano, 1932ko apirilaren 10a - Paris, Frantzia, 1990eko urriaren 15a) frantses antzerki- eta zinema-antzezlea izan zen.

Delphine Seyrig

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDelphine Claire Beltiane Seyrig
JaiotzaBeirut1932ko apirilaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 10. barrutia1990eko urriaren 15a (58 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaHenry Seyrig
AmaHermine de Saussure
Ezkontidea(k)Jack Youngerman (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLe Collège-Lycée Cévenol International (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Roger Blin (en) Itzuli
Tania Balachova (en) Itzuli
Pierre Bertin (en) Itzuli
Lee Strasberg
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0786891 Allocine: 140 Rottentomatoes: celebrity/delphine_seyrig Allmovie: p64679 IBDB: 98045
Musicbrainz: 80b5d727-c011-4407-8d86-80ccd782e2bd Discogs: 228511 Find a Grave: 6450 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Txikitatik munduko herrialde ugari ezagutzeko aukera izan zuen, bere aita, Henri Seyrig, arkeologo garrantzitsua zenez, etengabe bidaiatzen baitzuten. Azkenean, Parisen jarri ziren bizitzen, baina berak Estatu Batuetara itzultzea erabaki zuen 1956an, eta, New Yorkeko Actor's Studios eskola ezagunean, arte dramatikoko ikasketak egin zituen.

1958an arrakasta handia lortu zuen Broadwayen, Ibsenen Herriaren etsai bat obran egindako lanarengatik. Urte hartan bertan egin zuen bere lehen filma ere. Parisa itzulirik, 1960an Alain Robbe-Grillet idazlearen eta Alain Resnais zuzendariaren Azken urtea Marienbaden film abangoardista arrakastatsuan parte hartu zuen. Ondoren, antzerkian jarraitu zuen, baina 1964an, berriz ere, zinemara itzuli zen, Resnaisen Muriel filmean parte hartzeko; bertan egindako lanarengatik interpretazio-saria eman zioten Veneziako Zinemaldian.

Bere ibilbide profesionalean hogeita hamar film baino gehiago egin zituen. Hona hemen nagusiak: Joseph Loseyren Accident (1967), Luis Buñuelen Le charme discret de la bourgeoisie (1972), Jacques Demyren Peau d'âne (1970) eta abar.

Antzerkian, berriz, Molièreren Tartuffe eta Ibsenen Hedda Gabler. Bestalde, emakumearen funtzio sozialaren aldeko ekintza askotan parte hartu zuen, Simone Signoret antzezlearekin, Marguerite Duras idazle eta zinema-zuzendariarekin eta Simone de Beauvoir idazlearekin batera.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Delphine Seyrig