Deierri

Nafarroa Garaiko udalerria

Deierri[4] ([dei.eri]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta ibarra da, Lizarrerrikoa. Udalerriak 1.581 biztanle ditu.

Deierri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Deierriko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Valle de Yerri <> Deierri[1]
AlkateaEduardo Lezaun Etxalar
(Irantzu Herri Kandidatura)
Posta kodea31xxx
INE kodea31260
Herritarradeierriar
Geografia
Koordenatuak42°44′00″N 2°00′00″W / 42.7333°N 2°W / 42.7333; -2
Azalera93,45 km²
Demografia
Biztanleria1.581 (2023:  13)
alt_left 716 (%45,3)(2019) (%50) 790 alt_right
Dentsitatea16,99 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 23,91
Ugalkortasuna[2]‰ 44,44
Ekonomia
Jarduera[2]% 79,23 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 9,79 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 18,90 (2018: %9,39)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.yerri.es

Aritzala da ibarburua, bertan udaletxea dagoelarik.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Iparraldean Lezaun, hegoaldean Lizarra eta Villatuerta, ekialdean Gesalatz eta Zirauki eta mendebaldean Abartzuza eta Allin udalerri mugakide ditu.

Gaur egungo kontzejuak aldatu

Honako kontzeju edo batzarrek osaturik dago: Aizkoa, Allotz, Arandigoien, Aritzala (herriburua), Aritzaleta, Bearin, Eraul, Errezu, Gorozin, Hiriberri, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu, Murugarren, Ugar, Zabal, Ziritza eta Zurukuain. 1857ko errolda arte bakoitzak bere udalerria izan zuen, denak homonimoak hauek izan ezik: Allotz Allotz eta Egiarte izenekoaren burua zen (Egiarte herri hustua da egun) eta Lakar Lakar eta Labeaga delakoarena zen; Labeaga, ordea, Iguzkitzara pasarazi zuten.

Udalerritik at aldatu

Eskualde natural hau osatzen duten herri guztietatik bik baino ez dute berezko udalerria. 1857ko fusio handian parte hartu bazuen ere, 1951n Lezaun Deierritik atera eta bere udalerria osatu egin zuen. Abartzuzak gauza bera egina zuen lehenago, XIX. mendean.

Ingurune naturala aldatu

Iparraldean Urbasa eta mendebaldean Lokiz mendilerroak ditu kokatuta. Ekialdean, bestela, Allozko urtegia dago.

Klima aldatu

Hiriberrin, itsas mailatik 498 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Etimologia aldatu

Deierri izena "Deio" eta "herri" hitzen batura da, Deio Villamayor de Monjardín hiriaren izen zaharra izanik. Deierri izena erdi aroan gaur egungo Lizarraldea eskualdea izendatzeko erabiltzen zen, Lizarrako hiria sortu baino lehen eskualde honetako hiri nagusia Villamayor de Monjardín baitzen. XI. mendetik aitzinera Lizarrak garrantzia eta botere gehiago hartu zuen eta Deierri terminoa eskualdeko ipar-ekialdeko zonaldea izendatzeko erabiltzen hasi zen, gaur egungo Goñerri, Gesalatz eta Deierri hain zuzen ere, gerora Goñerri eta beranduago Gesalatz bananduz.

Gaztelerazko izena Valle de Yerri da. Hau euskaratik gaztelerarako gaizki egindako itzulpen baten ondorio izan zen, eskribau anonimo batek Deierri edo Deyerri-ren hasierako "De-" preposiziotzat hartu eta hitza bitan banatu baitzuen.

Demografia aldatu

XX. mendearen lehen erdialdean populazio nahiko egonkorra mantendu ondoren, 1950eko hamarkadatik aurrera despopulazio larria jasan zuen Deierrik, XXI. mendearen lehen hamarkadan jarraitu zuenak. Gaur egun 1.500 biztanle inguruan egonkortu da populazioa (1900. urtean 4.000 inguru ziren udalerrian bizi zirenak).

Deierriko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 77 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,94 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Deierriko herriak
Herria Biztanleria (2017)
Allotz 112
Andia 0
Arandigoien 81
Aritzala 83
Aizkoa 80
Bearin 187
Eraul 75
Errezu 115
Gorozin 32
Hiriberri 57
Ibiriku 55
Iruñela 53
Lakar 63
Lorka 136
Murelu 40
Muru 3
Murugarren 74
Ugar 50
Urbasako benta 0
Zabal 77
Ziritza 1
Zurukuain 99

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2007an Deierriko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Carlos Remírez de Ganuza Ros aukeratu zuten. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo absolutoa lortu ez arren PSNren botoen laguntza izan zuen. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien %1,57) eta boto zuriak hamazazpi (botoen %1,80). Abstentzioa %29,94koa izan zen.

Deierriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 415 4
Iranzu Herri Kandidatura 375 4
PSN 135 1

2011ko udal hauteskundeetan ere bozkatuena UPN izan zen baina Iranzuk (izen osoa: Candidatura Popular Iranzu Herri kandidatura, CPIHK) bi botora geratu zen. Hala ere, UPN eta PSNren arteko akordioa itxi egin zen eta alkatetza bien artean (PSN lehen urtean, UPN beste hiruretan) banatzea erabaki zuten; 2011n PSNko Francisco Javier Carmona Ollo hasi zen alkate eta espero da 2012an UPNko Luis Albenizek hartzea[6].

Deierriko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 340 4
Iranzu Herri Kandidatura 338 4
PSN 91 1

Udala aldatu

Deierriko idazkaria Goñerri, Abartzuza eta Jaizko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta zortzi zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Barria, 22 (Aritzala kontzejua)

Alkateen zerrenda aldatu

2003-2007 Alvaro Nicuesa Santamaría Iranzu Herri Kandidatura
2007-2011 Carlos Remírez de Ganuza Ros UPN
2011-2012 Javier Carmona Ollo PSN
2012-2015 Luis Albenitz UPN
2015-2019 Ramiro Urra Markotegi Irantzu Herri Kandidatura
2019-2023 Eduardo Lezaun Etxalar Irantzu Herri Kandidatura

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Tierra Estella Bus aldatu

Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Bearinen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
  Garcia Orkoien Ospitalea - Abartzuza 07:30 - 20:45 4 zerbitzu eguneko

La Estellesa aldatu

La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka kontzejuan. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak ere (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Deierri eremu mixtoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 9,49k zekien euskaraz.

2009ko urtarriletik Lizarraldeko udalerri honen izen ofiziala Valle de Yerri <> Deierri da.[7]

Bestak aldatu

Herri bakoitzak bere bestak ospatzen ditu:

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Andre Mariaren eliza: Egiarte herrian dagoen XII. mendeko eliza erromanikoa da.
  • Santa Zezilia parrokia, Nuestra Señora de la O eta San Martín de Montalbán baselizak (Aritzala).
  • San Andrés parrokia eta Santa Katalina baseliza (Aritzaleta).
  • San Martín eliza, Mendigañako Andra Mariaren Basilika eta Santa Katalina baseliza (Aizkoa).
  • San Martín eliza eta Santa María Magdalena baseliza (Gorozin).
  • San Juan eliza eta San Kristobal baseliza (Ibiriku).
  • Santa Engrazia eliza eta Andre Mariaren eliza (Lakar).
  • San Martín eliza eta Virgen de la O baseliza ().
  • Purificación de Nuestra Señora eliza eta San Bartolomé baseliza (Zurukuain).

Bibliografia aldatu

Deierriar ospetsuak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa