Death Mask Kantzerrekoa

Death Mask Kantzerrekoa (Desu Masuku) Japoniatik kanpoko toki guztietan Zodiakoko Zaldunak bezala ezagutzen den Saint Seiya manga eta animeko pertsonaia bat da. Kantzerreko Urrezko Santua izan zen Shiryu Dragoikoaren esku hil zen arte.

Death Mask Kantzerrekoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaItalia
Sexuagizonezkoa
Bestelakoak
IrakasleakCancer Deathtoll (en) Itzuli
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Biografia aldatu

G Atalean aldatu

Death Mask lehen aldiz urrezko santuen batzarrean agertzen da, eta Aioria Leokoarekin borroka labur bat izan zuen Patriarkak biak eten zituen arte. Erraldoiek santuegia eraso zutenean Phlox Cianosekoaren aurka borrokatu zuen, errez garaitu zuena Sekishiki Meikaiha izeneko bere teknikarekin. Gero, Saga Geminisekoak egia jakinarazten dio, eta hau jarraitzea erabakitzen du, honek, justizia nagusi den mundu bat lor dezan.

12 etxeen aurretik aldatu

Kantzerreko Santua Shiryu Dragoikoaren maisua den Dohko Librakoa hiltzera bidalia da, baina Shiryu bera tartean jartzen da. Urrezko zaldunak erraz garaitzen du Shiryu, baina atzera egin behar izaten du Mu Ariesekoa agertzen denean eta Death Maskek Muren aurka ez borrokatzea erabakitzen du, Urrezko Zaldunen arteko borroka bat tamaina handiegikoa izango baitzen.

12 etxeetan aldatu

Seiya Pegasokoa eta Shiryu Kantzerren etxera iristean, Dragoiko Zalduna Death Maskekin borrokatzen geratzen da. Borroka lehenik etxean bertan gertatzen da, eta ondoren, hildakoen munduarekin lotzen duen Yomotsu putzuaren ondoan. Urrezko Zaldunak abantaila nabarmena zeraman arren, akats ugari egin zituen bere harrokeriaren ondorioz, eta Animean Shunreiren otoitzek geldiarazten dute. Azkenean, bere urrezko armajantziak bertan behera uzten du, zeinek jada ez zuen eramaile duintzat hartzen bizitzan egin zituen gauza guztiengatik.

Egoera hau Shiryuk probestu zuen, nork, Atenea eta Shunreiren laguntza jaso ondoren, Zazpigarren Zentzua itzartzen duen eta Death Mask jotzen duen Yomotsura botaz.

Hadesen Sagan aldatu

Saga honetan Hadesek Death Mask berpiztuko zuen, gainontzeko Urrezko Zaldunak eta zenbait Zilarrezko zaldunekin batera (animean). Afrodita Piscisekoarekin borrokatu zuen, baina biak Mu Ariesekoaren Starlight Extinction teknikaren bidez garaituak izan ziren. Honen ondoren, Kantzer eta Piscisek Hadesen aurka borrokatzera euren kontura joatea erabakitzen dute, baina Hadesen epailea zen Radamantis Wyvernekoak geldiarazi zituen euren bidean. Bi Urrezko Zaldunak garaituak izan ziren, euren kosmosa %10era murriztua baitzuten Hadesen Hesiaren ondorioz. Eta, Sapuris bazeramaten ere, sekula ez baitzuten euren Urrezko Zaldun izaera galdu, ezta baliozko zinik egin Hadesi ere. Izan ere, hala izan balitz, "Athena deiadarra" jaurti ahal izango zuten, soilik Urrezko Zaldunek egin zezaketena. Euren porrotaren ondoren berriz hildakoen mundura bidaliak izan ziren.

Ezberdintasunak daude eskena honetan Masami Kurumadak mangan marraztu zuen bertsioa eta Toei Animationek animean egin zuen bertsioaren artean. Toeiren marrazki bizidunetako bertsioan Radamantisek Death Masken ahalmen bera du "Infernuko Uhinak" jaurtitzeko, Afrodita Piscisekoa eta Death Masken aurka erabiltzen duena. Orduan jaurtitzen ditu biak Yomotsura.

Eskena hau erabat zentzugabea da, ezinezkoa bait da teknika hori Death Masken aurka erabiltzea, hau libre bait da Yomotsu muinora (honen ingurura) bidaiatu eta irtetzeko, eta sekula ez zuen beldurrik izan behar hara bidalia izanagatik.

Sagaren amaieran, Death Mask bere hamaika kideekin batera berriz agertuko zen sakrifikatu eta Deitoreen Harresia suntsitzeko. Eskena honetan ez da Death Masken esaldi edo hitz bakar bat bera ere adierazten. Edonola ere, Mu Ariesekoak bere presentzia eta erabakia eskertzen dizkio.

Filmeetan aldatu

Hirugarren filmean agertzen da, Abel jainkoak berpiztu zuelarik, Shiryu Dragoikoak berriz garaitu zuen arren. Borroka honetan erabaki handia eta Aioria Leokoarenen oso antzekoak diren teknika edo eraso generikodun Death Mask bat erakusten da. Bosgarren filmean ere agertzen da bere arima zigilatuarekin, bere urrezko kideen arimekin batera.

Teknika bereziak aldatu

  • Sekishiki Meikai Ha (japonieraz 積尸気冥界波, Izpirituko Geruzak): Eraso honekin, Death Maskek yomotsuko izakien arimak sartzen diren zulo beltz bat eratzen du, bere gainean, bere esku ahurrak elkartuz, bere kosmosa kontzentratuz, etsaia bere borondatearen aurka xurgatu eta erakarriz, geldiaraziz, bere etsaiaren arima eta gorputza bana ditzakeelarik. Ondoren Yomotsu parera garraiatzen du, non heriotzaren munduan harrapatuta erortzen diren betierekotasun guztirako.
  • Infernuko Uhinak: Eraso honekin, Death Maskek uhin edo eraztun kosmiko batzuk jaurtitzen ditu, hauen bidez etsaiaren gorputza eta arima bana ditzakeelarik. Death Mask beraren iritziz, ken hau Izpirituko Geruzak teknikaren barnean egiten bada, arerioaren arima dimentsio ezberdinetan zehar sakabanatzen da, bere hurrengo existentzian berraragitzea eragotziz.

Ahalmen bereziak aldatu

  • Death Mask botere mentalen erabiltzaile on bat da. Telekinesi indartsu bat erabiltzeko eta objektuak distantzia handietan zehar mugitzeko gai da, bere burua urruneko tokietara teletransportatzeko ere gai badelarik.
  • Hildakoen muinoa den Yomotsu Hirasakatik libreki irten eta bertan sartzeko gai den Urrezko Santu bakarra da
  • Kantzerren etxea lurreraino Death Maskek hil dituen pertsona guztien aurpegiekin tapizatua dago, hortik santu honen ezizena.
  • 3. filmean, Santu Gorrindolen Elezaharrean, Death Maskek Sagak bezala Ken izpiak eta Aioria Leokoaren antzeko plasma tximista nola erabil ditzakeen ikusten da.
  • Azken filme honetan ere, esku bakar batekin etsaiaren erasoa eteteko ahalmena du, honela bere indarra hedatuz, bere erasoa jaurtiz eta, aldi berean bere etsaiaren erasoak, Mu Ariesekoaren kristalezko harresiaren antzeko funtzio bat duelarik.

Kanpo estekak aldatu