Days of Wine and Roses

Days of Wine and Roses (euskaraz Ardo eta Arrosa Egunak) 1962ko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Jack Lemmon, Lee Remick, Charles Bickford, Jack Klugman eta Alan Hewitt aktoreek antzeztu zuten.

Days of Wine and Roses
Jatorria
Argitaratze-data1962
IzenburuaDays of Wine and Roses
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena117 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaDays of Wine and Roses (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Blake Edwards
Gidoigilea(k)JP Miller (en) Itzuli
[[Kategoria:JP Miller (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMartin Manulis (en) Itzuli
[[Kategoria:Martin Manulis (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaWarner Bros.
Warner Bros. Pictures (en) Itzuli

[[Kategoria:Warner Bros. Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizpen-diseinatzaileaJoseph C. Wright (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHenry Mancini
Argazki-zuzendariaPhilip H. Lathrop
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko
Argumentu nagusiaalkoholismoa
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0055895 Filmaffinity: 409543 Allocine: 4578 Rottentomatoes: m/1005381-days_of_wine_and_roses Allmovie: v12663 TCM: 15971 TV.com: movies/days-of-wine-and-roses Netlix: 60033186Edit the value on Wikidata

1963ko Donostiako Zinemaldian Gizonekozko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Jack Lemmon) eta Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Lee Remick) irabazi zuen.

1962ko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) ere irabazi zuen. Bestalde, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Jack Lemmon) eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Lee Remick) izendapenak ere jaso zituen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joe Clay (Jack Lemmon) San Frantzisko hiriko harreman publikoen arduraduna da. Festa batean Kirsten Arnesen (Lee Remick) ezagutuko du, Joek zurruterako duen joera dela eta, hasiera batean harekiko zuhur agertuko den neska gaztea. Baina geroago Joeren jatortasunak erakarri eta ezkondu egingo dira. Handik gutxira alaba bat izango dute, Debbie, baina Joek edanean jarraitu eta ondorioz hainbat lanetatik kaleratuko dute. Alabak zortzi urte betetzean (Jennifer Edwards/Debbie Megowan), familia apartamentu kaskar batean bizitzera derrigortua egongo da. Egoera honekin nazkaturik, Kirstenen aitaren landetxe txikira bizitzera bidaliko dute, bertan Joek edana utz dezan itxaropenez.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu