Dawda Jawara

politikari gambiarra

Dawda Kairaba Jawara (Barajally, Gambia, 1924ko maiatzaren 16a - Bakau, Fajara, 2019ko abuztuaren 27a) gambiar politikaria izan zen.

Dawda Jawara

1. Gambiako presidentea

1970eko apirilaren 24a - 1994ko uztailaren 22a
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa - Yahya Jammeh
Prime Minister of The Gambia (en) Itzuli

1962ko ekainaren 12a - 1970eko apirilaren 24a
Pierre Sarr N'Jie (en) Itzuli - baliorik ez →
Member of the House of Representatives of Gambia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBarajally (en) Itzuli1924ko maiatzaren 16a
Herrialdea Gambia
HeriotzaFajara (en) Itzuli2019ko abuztuaren 27a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Augusta Jawara (en) Itzuli  (1955 -  1967)
Chilel Jawara (en) Itzuli  (1968 -  2019)
Hezkuntza
HeziketaAchimota School (en) Itzuli
Glasgowko Unibertsitatea : Albaitaritza
Liverpoolgo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaPeople's Progressive Party (en) Itzuli

Biografia aldatu

Nekazari eta merkatari musulman baten semea zen. 1948an, Glasgowra (Eskoziara) joan zen albaitaritza ikastera. 1958an, Gambiako britainiar koloniako albaitari-funtzionario nagusi izendatu zuten, baina bi urte geroago kargua utzi zuen Herriaren Alderdi Aurrerakoia gidatzeko. 1960an, aulki bat lortu zuen Gambiako Parlamentuan, eta Hezkuntza Saileko ministro izendatu zuten. 1963an, lehen ministro bihurtu zen, eta karguari eutsi zion 1965ean Gambiak Commonwealthen barruan independentzia lortu zuenean.

1970ean, errepublika independentea aldarrikatu zuten gambiarrek erreferendum bidez, eta lehendakari hautatu zuten Jawara. 1981ean, kargua uztera behartu nahi izan zuten estatu-kolpea emanez. 1982an, Gambia eta Senegal bildu zituen Senegambiako konfederazioan, eta bera izan zen lehendakariordea. 1989an, konfederazioa desegin zenean, Gambiako Errepublikaren lehendakari izaten jarraitu zuen, eta 1992an bosgarren agintaldirako hautatu zuten. 1994ko uztailean, Jawararen gobernua eraitsi zuten militarrek, kontrolpean hartu zuten Gambia, eta herrialdetik alde egin behar izan zuen Jawarak.

Erreferentziak aldatu