David Levine (Brooklyn, 1926ko abenduaren 20a - New York, 2009ko abenduaren 29a) estatubatuar marrazkilaria izan zen. Karikatura landu zuen batez ere. Karikaturetako bere pertsonaiak buru handia eta gorputz txikia izaten dute askotan. Bestalde, pertsonaia horiek objektu batekin irudikatu zituen, haien jardueraren ikur batekin (Hemingway, esaterako, fusil batekin marraztu zuen). 1963tik aurrera, New York Review of Books aldizkarian aritu zen. Karikaturagile-lanaz gainera, David Levine erretratugile gisa ere aritu zen, baita genero-eszenen marrazkigile gisa ere. David Levinen lanek, Passion at Coney(1970), Cyclon (1973) edo Undressing Publicly(1976) besteak beste, bere inguruko munduari buruz zuen ikuspegia erakusten dute.

David Levine
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1926ko abenduaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2009ko abenduaren 29a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Hezkuntza
HeziketaPratt Institute (en) Itzuli
Tyler School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkarikaturagilea, artista, margolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
davidlevineart.com

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu