David Cooper (psikiatra)

David G. Cooper (Lurmutur Hiria, 1931Paris, 1986ko uztailaren 29a) psikiatra hegoafrikar ospetsua izan zen. Anti-psikiatriaren teorikoa izan zen, R. D. Laing, Thomas Szasz eta Michel Foucaultekin batera. Hark sortu zuen "anti-psikiatria" hitza, garaiko psikiatria ortodoxoaren metodologietatik bereizteko.[1]

David Cooper (psikiatra)
Bizitza
JaiotzaLurmutur Hiria, 1931
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaParis1986ko uztailaren 29a (54/55 urte)
Hezkuntza
HeziketaLurmutur Hiriko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra eta existential therapist (en) Itzuli
InfluentziakR. D. Laing (en) Itzuli

Biografia aldatu

Lurmutur Hiriaren Unibertsitatean ikasi zuen, 1955 urte arte. Londresera joan zen ondoren eta han ospitale desberdinetan lan egin zuen. Londresen ere Villa 21 izeneko proiektu batean lan egin zuen; unitate horretan eskizofreniak jotako gazteekin lan egin zuen.[2] 1967ko uztailaren 15tik 30 arte Roundhousen (Londresen) antolatu zen Congress on the Dialectics of Liberation batzarra koordinatu zuen eta Fenomenologiaren Ikerketen Insitutuaren zuzendaria izan zen. Aipatutako batzarrean garaiko intelektual kritiko asko bildu zen, besteak beste, R. D. Laing, Paul Goodman, Allen Ginsberg, Herbert Marcuse eta Stokely Carmichael, Pantera Beltzen aintzindaria.[3]

Ronald David Laingekin eta beste kolaboratzaileekin Philadelphia Association sortu zuen. Elkarte horren lana marxismo eta existentzialismoan zegoen oinarrituta. Dena dela, 1970. hamarkadan, elkartearen ibilbidearekin ados ez eta utzi zuen. Funtsean Cooperrek kritika politikoa eta soziala hobesten zuen eta, haren iritziz, elkartea dinamika mistikoan abiatzen ari zen.

Ideologia aldatu

Cooper ustez, eromena eta psikosia gizarte harremanen ondorioa dira, bereziki menpekotasun-sistema egoera baten ondorioa, eta, arazo horiek zuzentzeko, iraultza ezinbestekoa da. Ideia hauek zabaltzeko Argentinara joan zen, Amerikako herri hori, haren ustez, potentzial iraultzaile handia baitzegoen. Ondoren, Ingalaterrara itzuli zen eta, azkenik, Parisera joan zen. Han hil zen, Parisen, 1986an.

Obra aldatu

Bere saiakera ezagunenak:

  • Reason and Violence: a decade of Sartre's philosophy, Tavistock (1964) – R. D. Laing-ekin batera idatzita.
  • Psychiatry and Anti-Psychiatry, Paladin (1967)
  • The Dialectics of Liberation, Penguin (1968)
  • The Death of the Family, Penguin (1971)
  • Grammar of Living, Penguin (1974)
  • The Language of Madness, Penguin (1978)

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu