David Broncano

Komikoa eta Espainiako telebista aurkezlea.

David Broncano Aguilera (Santiago de Compostela, Coruña, 1985eko abenduaren 30a) komiko eta aurkezle espainiarra da. 2 Ondas sari irabazi ditu, bata 2015ean A vivir que son dos días saioarekin eta bestea 2018an La vida moderna saioarekin.

David Broncano

Bizitza
JaiotzaRianxo1985eko abenduaren 30a (38 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, komediantea eta Esataria

davidbroncano.com
IMDB: nm3395554 Twitter: davidbroncano Instagram: davidbroncano Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Santiago de Compostelan jaio zen arren, txikitatik Orceran bizi izan da, eta bertan hezi zen. Madrilgo Complutense Unibertsitatean publizitatea eta fisika ikasi zituen. Komunikazio- eta publizitate-agentzia askotan egon ondoren, telebistan eta irratian komiko eta aurkezle lanak egiten hasi zen. 2008an Paramount Comedy telebista kateak Nuevos cómicos programarako bakarrizketaldi bat onartu zion.

2008tik 2014ra bere komiko ibilbidea pixkanaka finkatzen joan da. Cuatro kateko Esto no son las noticias programan kolaboratzaile gisara jardun zuen eta 2013. urtetik El club de la comedian agertu izan da. Arrakasta irrati bidez lortu zuen, 2008an M80ko No somos nadie saioan kolaborazio bat egiten hasiz eta Los 40 katean jarraituz, batik bat Yu: No te pierdas nada eta Anda ya saioatan.

2011. urtean Cadena Ser irrati-etxean hasi zen lanean, lehenengo Hoy por hoy saioan "Las preguntas de Broncano" (Euskaraz "Broncanoren galderak") izeneko sekzio batekin eta ondoren A vivir que son dos días saioan, hemen ere formatu bereko sekzio batekin. Ospe handiena 2014. urtean eskuratu zuen Cadena SERen Ignatius Farray eta Quequé umoristekin zuzentzen duen La vida moderna saioari esker. Azken saio honi esker Ondas sari bat irabazi zuen 2018an.

La vida modernarekin izaniko arrakastak telebista pribatuaren mundura eraman zuen 2016ean Andreu Buenafuenteren eskutik, honek #0 katean aurkezturiko Late Motive saioan kolaboratuz. Hainbat parte hartzeren ostean Andreu ordeztera ere heldu zen honek baja hartzean eta ordezkapenean eginiko lanak kate berean LocoMundo saioa aurkezteko ateak ireki zizkion. 2018an LocoMundo utzi eta La resistencia izeneko late night show berria aurkezteari ekin zion.

Monty Python's Flying Circus komediazko telesaio britaniarra da bere komediaren influentzietako bat.

Ibilbide profesionala aldatu

Telebistan
Urtea Saioa Katea
2018tik La resistencia #0 Aurkezlea
2016-2017 LocoMundo #0 Aurkezlea
2016-2018 Late motiv #0 Kolaboratzailea
2015 Yutubers Comedy Central Aurkezlekidea
2014 Sopa de Gansos Cuatro Komiko gonbidatua
2013tik El club de la comedia La Sexta Komiko gonbidatua
2012 Alguien tenía que decirlo La Sexta Aurkezlekidea
2011-2012 Óxido Nitroso Canal+ 1 Kolaboratzailea
2011-2012 Tentaciones Canal+ Aurkezlekidea
2010-2011 Nos gusta el cine Canal+ Aurkezlekidea
2010 UAU! Cuatro Kolaboratzailea
2009tik Ilustres ignorantes Canal+

#0

Komiko gonbidatua
2008-2009 Estas no son las noticias Cuatro Kolaboratzailea
2008-2009 Nuevos Cómicos Paramount Comedy Komiko gonbidatua
Irratian
Urtea Saioa Katea
2014tik La vida moderna Cadena SER Aurkezlea
2012tik A vivir que son dos días Cadena SER Kolaboratzailea
2015-2016 Anda Ya Los 40 Kolaboratzailea
2013-2015 YU: No te pierdas nada Los 40 Aurkezlekidea
2011 Hoy por Hoy Cadena SER Kolaboratzailea
2008 No somos nadie M80 Kolaboratzailea
Antzerkia
Urtea Ikuskizuna
2019 Duólogos
2016tik La Vida Moderna Live Show
2013tik El club de la comedia
2011-2014 Te ríes de los nervios
2010-2011 Las noches de Paramount Comedy