Darmstadtio

110 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Darmstadtioa (lehen ununilio eta eka-platino deiturikoa) elementu kimiko sintetiko bat da, Ds ikurra eta 110 zenbaki atomikoa dituena. Atomo superastunen multzokoa da. Elementu hau oso azkar desintegratzen da: 267tik 273ra arteko masa duten isotopoek milisegundoetan neurtzen diren erdibizitzak dituzte. Isotopo astunagoak, 279 eta 281ko masa atomikoa dutenak, geroago sintetizatu ziren eta egonkorragoak dira, beren erdibizitza 180 milisegundotakoa eta 11,1 segundotakoa baita, hurrenez hurren. 10.taldean agertzen denez, pentsa daiteke elementu hau metal solido diztiragarria dela.

Darmstadtioa
110 MeitnerioaDarmstadtioaRoentgenioa
   
 
110
Ds
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaDarmstadtioa, Ds, 110
Serie kimikoatrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala10, 7, d
Masa atomikoa(282) g/mol
Konfigurazio elektronikoaustez [Rn] 5f14 6d9 7s1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 32, 17, 1
Propietate fisikoak
Egoeraustez solidoa
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K
Propietate atomikoak
Isotopo egonkorrenak
Darmstadtioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
281Ds Sintetikoa 11 s

Lehen aldiz sintetizatu zen 1994-ko azaroaren 9-an bere izena daraman herrian, Darmstadt (Hessen, Alemania). Aurkitzaileak P. Armbruster, S. Hofmann eta G. Münzenberg izan ziren[1].

Ez da inoiz ikusi izan eta atomo gutxi batzuk bakarrik sortu dira, berun isotopoen (208Pb) bonbardaketaren ondorioz nikel ioiengana (62Ni, 311 MeV), ioi azeleratzaile astun bat erabiliz.


Erreferentziak aldatu

  1. Nachr. Chem. Tech. Lab. 42, 1234 (1994); Z. Phys. A

Kanpo estekak aldatu