Darfurko gatazka Darfur Sudango mendebaldeko eskualdean gertatu zen, nagusiki 2003 eta 2013 urteen artean, gerora egonkortasuna zalantzazkoa izan den arren. Izatez, giza krisi betean jarraitzen zuen eskualdeak 2023an, non, Munduko Elikagai Programaren arabera, eskualdeko herritarren %65 daude goseak.[1]

Darfur osatzen duten Sudango hiru estatuak: Shamal Darfur (Iparraldeko Darfur), Gharb Darfur(Mendebaldeko Darfur) eta Janub Darfur (Hegoaldeko Darfur)

Gatazkaren eboluzioa aldatu

Janjaweed milizia arabiarren eta Abbala leinuetakoen eta fur, zaghawa eta masalit herrien artean sortu zen, batik bat, eta 2003an hasi zen. Orduko presidente eta diktadore Omar al-Bashir janjaweedi uidei lagundu zien armaz eta horniduraz, eta haiekin batera parte hartu zuen hainbat erasotan, nahiz jendaurrean hori gezurtatzen duen. Sudan multietnikoa izan arren, Khartumeko agintea beti oso arabiar azaldu izan da.

Sudango Bigarren Gerra Zibilean ez bezala, ez da musulmanen eta musulman ez direnen arteko gerra, Darfurreko biztanle gehienak musulmanak baitira. Gerra horrek 300.000 mila hildako eragin ditu, eta ia 2.5 milioi lagunek handik ihes egin behar izan dute. Gerrako biktima zuzenez gainera, goseteak ere biktima-kopuru handia eragin du.

2007ko udan, NBEk Darfurrera 26.000 soldadu bidaltzea erabaki zuen, Afrikako Batasunarekin batera sustaturiko operazioan, eskualdea egonkortu eta herritarren segurtasuna bermatzeko. UNAMID zeritzon misio honi. 2013ko egonkortzearen ondoren, jam jarraitu zuen indar honek, 2020a arte, non erretiratu ziren.[2]

2008an, Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak Sudango lehendakari Omar al-Bashir atxilotzea eskatu zuen genozidioagatik eta gizadiaren aurkako krimenengatik, baina bai Sudango gobernuak, bai Arabiar Ligak eta bai Afrikar Batasunak gaitzetsi eskari hori egin zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. Iztueta Olano, Maddi. (2023-04-19). «Darfur, sarraskiz beteriko hogei urte» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  2. Berasategi Otamendi, Gorka. (2020-12-26). «Darfur, iraganeko infernuaren beldur» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).

Kanpo estekak aldatu