Dardano[1] greziar mitologian, Zeus eta Elektraren semea zen. Elektra hau, Atlasen alaba zen, pleiadeetako bat. Dardano, Arkadiako errege Iasionen anaia zen. Berau hil zuen, baina ezin izan zion tronua kendu, herriak bota egin baitzuen. Samotrazia uhartean egonaldi labur bat egin ondoren, Frigiarantz joan zen, eta han, Teukro erregearen alaba zen Batiarekin ezkondu zen. Tronua heredatu zuen, eta, biztanleei, dardano izena eman zien, bere izenetik eratorriz. Bere semea Eriktonio izan zen.

Dardano
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaZeus
AmaElectra (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Myrina (en) Itzuli, Arisbe (en) Itzuli, Batea (en) Itzuli eta Chryse (en) Itzuli
Seme-alabakIlus (en) Itzuli, Zacynthus (en) Itzuli, Idaea (en) Itzuli, Deimas (en) Itzuli, Idaeus (en) Itzuli eta Erichthonius of Dardania (en) Itzuli

Dardano, Dardania herriaren sortzailea da, Ida mendiaren oinean, eta, beranduago, Troia izango zena. Diodoro Sikuloren arabera, Asiako herri asko gobernatu zituen, eta kolono gisa bidali zituen Traziatik iparraldera bizi ziren dardanoak. Troiaren sortzaile bezala, bertako erret etxeko arbasoa da eta, "dardaniar" "troiar"ren sinonimoa da (hala erabiltzen du sarri Virgiliok).

Apolodororen arabera, Dardanok Samotrazia utzi zuen, bere sorterria, edo Arkadia, bere anaia Iasionen heriotzagatik atsekabeturik. Iasion, Zeusek botatako tximista batek jota hil zen, Demeter liluratzeagatik, edo, agian, Deukalionen euri jasagatik, eta Troadera iritsi zen.

Gaur egun, Dardanelos itsasarteak, Dardanoren omenez hartzen du bere izena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu