Danubioko suabiarrak (alemanez: Donauschwaben) Europako hego-ekialdeko herrialdeetan, bereziki Danubio ibaiaren bailaran, bizi diren populazio aleman hiztunak dira. Gehienak Otomandar Inperioa kanporatzeak utzitako lurrak birpopulatzeko XVIII. mendean erabili ziren kolono-immigranteen ondorengoak dira.

Etnia desberdinen mapa. Suabiarrak arrosaz agertzen dira.

Ezarri ziren lurraldeen garapen historiko desberdina dela eta, Danubioko suabiarrak ezin dira herri bakar bat bezala ikusi. Gaur egungo edo iraganeko estatuetatik ateratako alemanak dira: Hungariako alemanak; Satu Mare suabiarrak; Banat suabiarrak eta Serbiako Vojvodinako alemanak, bere burua Schwowe deitzen dutenak; Kroaziako Eslavonia (batez ere Osijek eskualdea). Karpatoetako alemanak eta Transilvaniako saxoiak ez dira sartzen Danubioko suabiarrak taldean.

Kanpo estekak aldatu