Dantza La Galette Errotan

Dantza La Galette Errotan (frantsesez Bal au moulin de la Galette), Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionistaren margolanik ezagunenetako bat da, eta, gaur egun, Orsay Museoan dago, museo honetako margolanik enblematikoenetako bat delarik.

Dantza La Galette Errotan
Jatorria
Sortzailea(k)Pierre-Auguste Renoir
Sorrera-urtea1876
IzenburuaDance at Le Moulin de la Galette eta Bal du moulin de la Galette
Mugimenduainpresionismoa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak131 (altuera) × 175 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen eragina jaso duThe Village Fête (en) Itzuli eta The Embarkation for Cythera (en) Itzuli
Kokapena
LekuaLuxenburgoko Museoa
Galerie nationale du Jeu de Paume
Orsay museoa
BildumaOrsay museoa eta Louvreko margogintza saila
InbentarioaRF 2739
JabeaFrantziar Estatua eta Gustave Caillebotte
Historia
Erakusketak3rd impressionist exhibition (en) Itzuli
Renoir (en) Itzuli

Jabeen historia aldatu

III. inpresionisten erakusketan, 1877an erakutsia izan zen. 1879tik 1894 arte, Gustave Caillebotten bilduman egon zen. Honek, Estatuari utzi zion, zeinek 1894an onartu zuen. Parisko Luxenburgoko Museoan egon zen 1896 eta 1929 bitartean, azken urte honetan, Louvre museoari eman zitzaiolarik. 1947tik 1986 arte: Louvre museoa, Galerie nationale du Jeu de Paume, Paris. Orsay Museora, 1986an pasa zen.

Jabetza pribatua duen beste bertsio bat dago.

Azterketa aldatu

Renoir, eguneroko gertakari arruntak margotzen maisua zen. Inpresionismoko maisu lan honetan, Parisko bizitzaren une bat finkatzen du, uzte alaiko giro batean. Moulin de la Galettean udako egun eguzkitsu batean dibertitzen ari den jende xalo eta arrunta erakusten du. Toki hau, antzinako errota bat zen, kafetegi bihurtua, nora igandetan joaten zen, ospe handia zuen dantza bat ospatzen baitzen.

Konposaketa, eskema kurbilineo baten arabera garatzen da, lehen planotik atzealdera, margolanaren diagonalak jarraituz. Pintzelkada zirriborrotsua da. Kolore eta argi efektu bikainak lortzen ditu, argia, hostoen bidez iragazia bailitzan.

Lehen planoan, Georges Rivière agertzen da, Renoirren laguna. Inpresionistak defendatzen zituen kritikari eta idazle bat zen.

Kanpo estekak aldatu