Daniel Muxika

idazle espainiarra

Daniel Múgica Díaz (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 4a -) gipuzkoar idazlea da. Literaturaz gain, antzerki, telebista eta zinemarako gidoiak idatzi izan ditu.

Daniel Muxika

Bizitza
JaiotzaDonostia1967ko apirilaren 4a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaEnrique Múgica
AmaTina Díaz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, kazetaria eta errealizadorea
danielmugica.com
IMDB: nm0618033 Edit the value on Wikidata

Enrique Múgica politikariaren semea da.

Biografia aldatu

Hamaika urte zituela Madrila joan zen bizitzera. Oso gazterik hasi zen idazten; 1988an idatzi zuen lehenengo eleberria, En los hilos de títere (Txotxongiloaren harietan), eta 1989an Sevillako Ateneo Saria irabazi zuen Uno se vuelve loco (Bat erotu egiten da) lanarekin. 1991n Mar calamidad (Itsaso zorigaitza) kontakizun-liburua argitaratu zuen. 1993an antzerki-lan bat, La habitación escondida (Gela ezkutatua), eta La habitación que faltaba (Falta zen gela) eleberria argitaratu zituen. Gazteentzako idatzi dituen lanen artean aipagarriak dira: La bici Cleta (1994), Alba y el laberinto de las sombras (1995, Alba eta itzalen labirintoa), Alba y el recaudador de aguas (1995, Alba eta ur zerga-biltzailea), Alba y la maldición gamada (1995, Alba eta madarikazio gamatua) eta Alba y los cazadores de arañas (1995, Alba eta armiarma-ehiztariak). 1998an Corazón negro (Bihotz beltza) eleberria argitaratu zuen.

Sariak aldatu

  • Ateneo de Sevilla Saria ("Uno se vuelve loco" eleberriagatik). ​
  • Jaén Saria ("La dulzura" eleberriagatik).
  • Menorcako nazioarteko zinemaldia. Publikoaren Saria. "Vientos de mal" pelikulagatik. 1999.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu