Daniel Landart

euskal idazlea

Daniel Landart (Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 - ), "Daniel Arberu", "Laguna" eta "Mutiko gazte bat" ezizenez ere ezaguna, Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da.

Daniel Landart
Bizitza
JaiotzaDonoztiri1946ko abenduaren 11 (77 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Inguma: daniel-landart Literaturaren Zubitegia: 94

Tipografoa bizibidez, Gazte, Pan-pin, Herria, Enbata eta Egan aldizkarietan eman ditu argitara idazlan garrantzitsuenak. Enbata mugimendu politikoko kidea da. Antzerkigintzan, Piarres Larzabalen ikasle izana da.[1] Antzerkiez gain, olerkigintzan ere aritu da. Hainbat kantarik eta musika taldek musika jarri diete. Euskal Kultur Erakundearen zuzendariorde egon da 2010 arte.

Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an aldatu

Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zuten: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen orduan, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko sortu zuten argitaletxea.[2]

Sortzaileak Ipar Euskal Herriko 20 gazte izan ziren, 9 emakumezkoak eta 11 gizonezkoak, Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko 1.000 franko jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata. Elkar argitaletxearen sortzaileak, 1972an, hauek izan ziren:[3]

Lanak aldatu

Daniel Landart elkarrizketa (2011)

Eleberriak aldatu

Poesia aldatu

Antzerkia aldatu

Saiakerak aldatu

  • Komediaz komedia – Lapurdin eta Baxenabarren (1945-1970) (2019, Elkar)

Bestelakoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Open data Euskadi. 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Euskal literatura - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).
  2. Ugarte Irizar, Itziar. (2022-10-23). «ELEFANTE BAT MALETAN» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  3. Kamio, Ariane. (2022-12-02). «Elkar taldea: Iraganak bezainbat etorkizun» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).

Kanpo loturak aldatu



 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.