Daniel Dale Johnston (Sacramento, 1961eko urtarrilaren 22a - Waller, 2019ko irailaren 10a) estatubatuar kantautore, abeslari eta musikagilea izan zen.

Daniel Johnston

Bizitza
JaiotzaSacramento1961eko urtarrilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWaller (Texas)2019ko irailaren 10a (58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaAbilene Christian University (en) Itzuli
Oak Glen High School (en) Itzuli
Kent State University at East Liverpool (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, abeslaria, musikaria, margolaria, piano-jotzailea, kantugilea, egile abeslaria eta komikigilea
Genero artistikoarock
lo-fi music (en) Itzuli
indie rock
outsider music (en) Itzuli
Avant-popa
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
pianoa
ahotsa
DiskoetxeaHomestead Records (en) Itzuli
Atlantic Records

hihowareyou.com
IMDB: nm1895845 Musicbrainz: 8a7ca8b0-d23c-4eff-8fe9-6220ba5c9c76 Songkick: 308917 Discogs: 108050 Allmusic: mn0000674263 Edit the value on Wikidata

Johnston 1981ean estreinatu zen Songs of Pain lanarekin, eta gerora iritsi ziren, besteak beste, Don't Be Scared, More Songs of Pain, Hi, How Are You, Respect eta Merry Christmas, guztiak kasete formatuan argitaratuak. Horiekin guztiekin kultuzko musikari bilakatu zen, eta gerora rock alternatiboaren ikur izango ziren musikari askok erakutsi zuten Johnstonekiko miresmena. Horien artean ezagunena, agian, Kurt Cobain (Nirvana), baina baita Sonic Youth, Teenage Fanclub eta beste hainbat taldeko kideak ere.[1]

Horien guztien lanari esker, 1990eko hamarkadan jauzia egin eta Atlantic multinazionalarekin grabatu zuen Fun (1994) diskoa. Lan horretan soinua leundu zuen Johnstonek, baina horrek ez zuen bere kantuen berezko naïf ukitua baretu. Nolanahi ere, jauzi horrek ez zuen diskoetxeak espero zuen emaitza izan, eta Johnston bere eremu naturaletara itzuli zen ondoren.

2006an Jeff Feuerzeig zinemagileak musikariaren bizitza eta lan metodoak jaso zituen The Devil and Daniel Johnston film dokumental laudatu eta sarituan.

Euskal Herrian ere eragina izan zuen Johnstonen lanak. Mursegok haren Devil Town-en euskaraz bertsioa egin zuen (Deabruaren hiria), eta Giorgio Bassmattik True Love Will Find You in The End-en moldaketa grabatu zuen Kafea eta galletak diskoan.

Diskografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Johnston  
  1. «Daniel Johnston musikari estatubatuarra hil da» Berria 2019-09-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.