Damaso I.a edo Damaso Deuna[1] Eliza Katolikoko 37. aita santua izan zen 366 eta 384 bitartean. 304an jaio zen, beharbada Gallaecia edo Lusitania probintzietan, beraz, hispaniako erromatarra zelarik. Bere aitasantualdia hamazortzigarren luzeena da 18 urte, 2 hilabete eta 11 egunekin (6646 egun orotara). Bere jaia abenduak 11n ospatzen da. Latinez, bere izenak hezitzaile esan nahi du.

Damaso I.a


37. Aita santu

366ko urriaren 1a (egutegi gregorianoa) - 384ko abenduaren 11
Liberio - Sirizio
Bizitza
JaiotzaIdanha-a-Velha (en) Itzuli304
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma384ko abenduaren 11 (78/79 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta poeta
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Abenduaren 11
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bere bizitzan zehar Konstantino I.a enperadorea tronuratua izan zen, Inperioaren ekialdeko eta mendebaldeko zatien berbateraketa eta birbanaketa gertatu zen, arrianismoa hedatu zen, oinordekotza arazoak egon ziren, antipapak ugaritu ziren, Konstantino enperadorearen esku kristautasuna hedatu eta legitimatu zen eta Teodosio I.a Handia enperadoreak kristautasuna Inperioko erlijio ofizial izendatu zuen. Aita Santu indartsu bat bezala aurkeztu zen, Elizaren eta Inperioaren boterearen bateratzaile eta zentralizatzaile bezala arituz, testuinguru historikoaren beharrek eskatzen zuten lez.

Bere izendapena aita santu bezala etengabeko lehia eta eztabaidez betea egon zen, enperadorearen babesa eta parte hartzea jasoz. Honela, hilketa eta adulterioa egotzi zizkioten aita santu bezala eman zituen lehen urteetan, absolbitua izan zelarik, baina azkenik egozpen horiek benetakoak ziren ala arrianismoaren aldekoekin zegoen gatazka zismatikoaren ondorioz ziren frogatu gabe geratuz. "Aintza Aitari, Semeari eta Espiritu Santuari, Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan Amen" tradizioaren sortzailea eta Aleluia hitz hebrearraren sartzailea izan zen, San Lorentzo Harresiz Kanpokoa Baseliza zaharberritu zuen eta Bibliaren itzulpen latindar historikoa agindu zuen, Vulgata bezala ezagutzen dena.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Damaso I.a  


Aurrekoa
Liberio
Aita Santua
366-384
Ondorengoa
Sirizio