Damaris Pan

bizkaitar artista

Damaris Pan (Mallabia, Bizkaia, 1983ko abuztuaren 29a) artista, ikertzailea eta EHUko Pintura Saileko irakaslea da.

Damaris Pan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDamaris Pan Vega
JaiotzaMallabia1983ko abuztuaren 29a (40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Instagram: damaris_pan Edit the value on Wikidata

2021ean Gure Artea saria jaso zuen, sorkuntza lanari aitortza. Epaimaburuak zera adierazi zuen: «Damaris euskal pinturan azken urteotan bizi den berpizkundearen ordezkari nagusietako bat da», «Literaltasunaren bilaketa eta edozein sinbolismoren gehiegikeriatik ihes egitea dira haren artelanen sinpletasunaren eta irmotasunaren giltzarriak, irudikatzen dena ez baitzaie lotzen kanpoko esanahiei. Artea eta, bereziki, pintura ulertzeko modu poetiko bat erakusten du».[1]

Bizitza aldatu

Arte Ederretako ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusean eta Berlingo Kunsthochschule Berlin Weissensee eskolan egin zituen. 2014an doktorego-tesia defendatu zuen, balio eta arauen inguruko desbideratzea artearen oinarritzat hartuta, Lo Bueno, lo Bello, lo Berdadero («Ona, Ederra, Egiazkoa») izenburupean.[2][3]

Lan ibilbidea aldatu

Bilbon bizi den artista mallabitarrak bere estudioan garatzen du bere lan artistikoa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campuseko Arte Ederren Fakultateko Pintura Sailean egiten duen irakasle-lanarekin uztartuz.

Sormen prozesua aldatu

Bere garaiko artista da, baina aldi berean betikoa: marrazkia eta pintura erabiltzen ditu gehienbat, zer aurkituko duen jakin gabe abiatzen da bidean, sormen prozesuak bere barrenak erakusten dizkiola iruditzen zaio. Ez du metodologia jakinik, ez du behar. Ez du ordutegirik, ez du presarik, beretzako ari da lanean mundua. Begietatik sartzen zaion mundu hori eskuetatik ateratzen zaio, lehen edo berandu. Ez darabil margoa zerbaiten errepresentazio bezala, modu autonomoan baizik: materia bera, trazua, kolorea, marrazkia, formaren indarra. Izaki eta izaera berri bat sortzen du artelan bakoitzean.

Zer aurkituko duen jakin gabe abiatzen da bidean, artea desbideratze gisa ulertzen du, eta etengabeko desbideratze horretako geltokiak dira bere lanak. Batean izaki harrigarriak, bestean ikono zikinak, batzuetan ematen du sarean hara eta hona dabiltzan mila modutako irudien sintesi basa bat egin duela bere garaiko artistak, harrapatu duela munstroa, harrapatu duela edertasuna, eta berriro sarean jarri, izaki berriak bere bidea egin dezan.[4]

Erakusketak aldatu

Bakarkakoak aldatu

  • Ze morena zauden (2017) Barriek programaren barruan egon zen ikusgai Bilboko Rekalde aretoan Erakustaldi honetan, artistaren urtebetetik gorako lanaren emaitza den formatu handiko obra bat eta tamaina ertaineko beste pieza batzuk erakutsi ziren. [5] [6] [7][8]
  • Adarrak Bistara (2020).19 margolan zintzilik BilboArte Fundazioaren erakusketa aretoan.[9] Koronobirusaren hedapenaren ondorioz ordea, bertan behera geratu zen erakusketa bertatik bertara bisitatzeko aukera.[10] Halere, BilbaoArteko webguneak bisita birtuala eskaini zuen bideoen, argazkien eta erakusketaren katalogoaren bidez.[11] Irekiera berria ekainaren 1ean eta ekainaren 19ra arte.

Kolektiboa aldatu

Bideoak aldatu

  • Inpultsoak eta intuizioa (2019ko Euskal bideo Bileran eta 2019ko Errenteria Film-en hautatua)[15]

Bestelakoak aldatu

  • 2011an Mallabiko Jasokunde eta Mendibil abesbatzek antolatutako Mikel Laboaren omenezko kontzertuan, musikariek abesten zuten bitartean, Damaris Pan margolariak Mikel Laboaren aurpegia marraztu zuen.[16]
  • 2019an Iñigo Astizek itzulitako Sandro Pennaren olerkien bildumako marrazkiak egin zituen.[17]

Sariak aldatu

  • 2021ean Gure Artea saria jaso zuen, sorkuntza lanari aitortza.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Aristondo, Amaia Igartua. «Dario Urzai, Damaris Pan eta Peio Agirre dira 2021eko Gure Artea irabazleak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  2. Damaris Pan – laSIA. (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  3. «eremuak» www.eremuak.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  4. Gantzarain, Xabier. (2017-01-15). «Damaris Pan» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  5. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2017-12-21). «'Ze morena zauden / Qué morena estás', Damaris Panen erakusketa» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  6. «La artista mallabitarra Damaris Pan participa en el ciclo Barriek 2017 de la Diputación de Bizkaia presentado hoy» Mugalari Kultura 2017-01-21 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  7. «Damaris Pan-en erakusketea Bilbon, Barriek 2017 programearen barruan» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  8. «Damaris Pan artistaren “Ze morena zauden” erakusketa, Bilboko Rekalde Aretoan» Nontzeberri 2017-11-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  9. Noticias de Gipuzkoa. "Ona lortzeko prozesuan txar asko egiten da, eta egin behar da". (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  10. Astiz, Iñigo. ««Literala izan nahi dut, erabat literala»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  11. Mazkiaran, Jone Rubio. «Eta hala da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  12. «eremuak» www.eremuak.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  13. (Gaztelaniaz) «La artista de Mallabia Damaris Pan expone en Amorebieta dentro de la muestra itinerante Bosteko» durangon.com 2017-09-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  14. (Gaztelaniaz) «Eremuak: 'Bi Dos Two'» www.azkunazentroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  15. «[BIDEOA Bideografik-ek sinadurak.tv egitasmoa aurkeztuko du Irudienean - Durangaldea»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  16. «Mikel Laboaren omenezko kontzertua abenduaren16an - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  17. Irizar, Itziar Ugarte. «Paseoan, poesia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).

Kanpo estekak aldatu